wrapper

Oharrak

Hezkuntza sub

 

Azpeitiko Udalak Karmelo Etxegarai ikastetxeko patio eraldatzeko obra egingo du. Gaur aurkeztu dute proiektua Udalak eta ikastetxeko zuzendari, irakasle, ikasle eta gurasoek. "Proiektu hau Karmelo Etxegaraiko patioan hasten bada ere, pixkanaka-pixkanaka herriko beste ikastetxetako patio guztietara zabaltzea da helburua", azaldu du Leire Goenaga Hezkuntza zinegotziak.

Azken 4 urteotan Udaleko Parekidetasune ta Hezkuntza Sailek eta herriko ikastetxeek osatutako Hezkidetza foroan landutako hainbat proiekturen ondorio da patioen eraldaketa: "Duela lau urte inguru hasi ginen jolas kooperatiboen lanketarekin, horren ondorio izan zen jolas kooperatiboak lantzetik ikastetxeetako jolas denborak birpentsatu eta eraldatzeko pausoa, eta orain, eraldaketa horretan, denbora horretako aisi ohitura aldatzearekin bat, espazioa bera eraldatzeko beharra ikusi eta sentitu dute ikastetxeek", adierazi du Goenagak. Udalak eskaria aztertu ostean, azken urteotako ibilbidearen pauso logiko eta berritzailea dela erabaki duela, eta 2017ko aurrekontuetan ere aurreikusita dagoela horretarako diru-partida bat azpimarartu du.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information