wrapper

Hezkuntza sub

Kultur sorkuntzaren bidez, baloreak landuz

Kultur sorkuntzaren bidez, baloreak landuz

Asteazkenean hasiko dira Iraurgi Ikastetxeko 14 eta 18 urte bitarteko ikasleak mundu mailak ezagun den Gen verde taldearen 'In the other side' ikuskizuna osatzeko tailerrak hartzen. Gen Verde 15 nazio ezberdinetako 20 emakumek osatutako taldea da, eta musika eta kantuaren bidez tolerantzia, bakea, elkarlana edota elkartasuna bezalako baloreak lantzen dituzte. Gehiago irakurri
Hiru formazio ikastaro berri Deustuko Unibertsitateak eskainita

Hiru formazio ikastaro berri Deustuko Unibertsitateak eskainita

Azpeitiko Udalak hiru ikastaro berri antolatu ditu Deustoko Unibertsitaearekin. Martxoan hasiko dira hiru ikastaroak eta izen emateko epea zabalik dago, dagoeneko. Gehiago irakurri
Azpeitiko Udalak Karmelo Etxegarai ikastetxeko HHko patio eraldatuko du

Azpeitiko Udalak Karmelo Etxegarai ikastetxeko HHko patio eraldatuko du

  Azpeitiko Udalak Karmelo Etxegarai ikastetxeko patio eraldatzeko obra egingo du. Gaur aurkeztu dute proiektua Udalak eta ikastetxeko zuzendari, irakasle, ikasle eta gurasoek. "Proiektu hau Karmelo Etxegaraiko patioan hasten bada ere, pixkanaka-pixkanaka herriko beste ikastetxetako patio guztietara zabaltzea da helburua", azaldu du Leire Goenaga Hezkuntza zinegotziak. Gehiago irakurri
'Elkarrekin eraikitzen' proiektua abian da, gaztetxoen ekintzailetasunaren baloreetan eragiteko

'Elkarrekin eraikitzen' proiektua abian da, gaztetxoen ekintzailetasunaren baloreetan eragiteko

Azpeitiko Udalak, Azkoitiakoarekin batera Iraurgi Berritzenen bidez bideratzen duen 'Elkarrekin Eraikitzen 2016/17' proiektuari eman zaio hasiera, eta aurten ere eskualdeko 5 ikastetxe eta 250 ikasle inguruk parte hartuko dute. Proiektuaren harira ikasleek egingo dituzten bisita eta elkarrizketetan eskualdeko 40 eragile baino gehiagoren parte-hartzea ere aurreikusten da. Joan zen abenduan eta urtarrilean irakasleekin egin ziren lan saioekin eman zaio hasiera proiektuari. Lan saio hauetan, proiektuaren nondik norakoak zehazteaz gain, Lan Talde Gehiago irakurri

Loiolako liburutegia asteburutan ere irekita izango da azterketa garaian

Pasaden asteburutik Loiolako liburutegia asteburutan ere irekita izango da, azterketa garai pasatu bitartean. Horretarako, azken urteotan bezala, Udaleko zein liburutegiko arduradunek akordioa egin dute: "Ikasle askok dute Loiolako liburutegira ikastera etortzeko ohitura. Azterketa garaian asteburutan irekitzeko eskaera egiten dute, eta Udalak Santutegiak bezalaxe zerbitzu hori eskaintzeko ahalegina egiten du", azaldu du Leire Goenaga hezkuntza zinegotziak. Pasatu den asteburutik dago asteburutan irekita liburutegia eta urtarrilaren 21 eta 22koo asteburua bitartean izango da irekita. Asteburutako ordutegia honakoa izango da: 9:00etatik 13:00etara eta 15:30etatik 19:00etara. Liburutegitik gogorarazi nahi dute ikasgelak ikasleentzat bakarrik egongo direla zabalik. Beraz, ikerketa edo liburu eskaerak, astelehenetik ostiralera egin behar dira. Sartzeko, liburutegiko karneta beharko da eta ohi bezala, sarreran zenbakia idatzi behar da. Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea