wrapper

Hezkuntza sub

Juan Antxieta Musika Eskolaren eta Udalaren arteko hitzarmena

Azpeitiko Udalak eta Juan de Antxieta musika eskolak hitzarmena sinatu berri dute. Eneko Etxeberria alkateak, Leire Goenaga Hezkuntza Batzordeburuak eta Mari Jose Bikendi musika eskolako zuzendariak sinatu duten dokumentuarekin, bi erakundeen arteko funtzioak arautu eta musika eskolaren bidez, Azpeitiari herriko musika bandaren antolaketa, prestakuntza eta ekitaldi eskaintzaren nondik norakoak eta betebeharrak zehazten dira. Gehiago irakurri

Gaztetatik, 'Elkarrekin eraikitzen'

Pasa den astean, hirugarren urtez jarraian, Elkarrekin Eraikitzen 2015-2016 proiektuaren itxiera ekitaldia ospatuko da zen. Aurtengo ekitaldian, iaz bezala, eskualdeko bost ikastetxeek (Floreaga Salestar Ikastetxea, Iraurgi Ikastetxea, Ikasberri Azpeitiko Ikastola, Xabier Munibe Azkoitiko Ikastola eta Urola Ikastola) hartu dute parte. Elkarrekin Eraikitzen proiektuak, ikaslea, proiektuan nahiz honek dakarren ikasketa prozesuan protagonista egiteaz gain hiru helburu nagusi bete nahi ditu. Batetik, ikasleen artean ekintzailetasunari lotutako balio eta gaitasunak sustatzea du helburu, besteak beste, iniziatiba edo komunikazio gaitasuna. Lehen helburu hori bete ahal izateko, proiektuak irakasleei metodología berritzaileekin esperimentatzeko aukera eskaini die. Proiektuaren hirugarren eta azken helburua, berriz, ikasleek eskualdeko egoera sozioekonomikoaren berri izatea da etorkizunean lan munduan sartu aurretik dagozkien erabakiak ahalik eta informazio gehienarekin hartu ditzaten. Gehiago irakurri

Datorren ikasturtean ikastaroak emateko proposamenak jasotzeko epea ireki du Hezkuntza Sailak

Azpeitiko Udaleko Hezkuntza Sailak, urtero bezala, datorren ikasturtean Azpeitian ikastaroren bat eman nahi duten pertsonei beren proiektua aurkezteko epea ekainaren 30a bitartean irekita izango du, eta aukera hori aprobetxatu nahi duen orori proiektua aukezteko deia egiten dio. Aurkeztutako proiektuen balorazioa egin ondorengo aukeraketa fasean sartu ahal izateko, honako baldintzak bete behar dira: - Ikastaroa emango duenak, lantzea proposatzen duen gaiaren inguruko titulazio egokia izatea, edota horretan lan esperientzia duela agertzen duten agiriak izatea. - Zerbitzu bera herrian beste leku batean ez eskaintzea. - Udaleko sail bateko helburuekin bat egitea. Gehiago irakurri

3D inprimagailua, teknologia berrietara hurbiltzeko

Azpeitiko Udalaren iazko Sustapen planera aurkeztu zuen Jolastek proiektua, eta diru-laguntza jasota, abian dute herriko gaztetxoei teknologia berriak gerturatzeko proiektua. Eneko Etxeberria alkateak, talde honek izandako ekintzailetasuna azpimarratu du: "Sustapen Planera aurkeztu zuten proiektu ekintzaile hau, eta abian dute proiektua. Teknologia berriak gerturatu nahi dizkiete herritarrei". Ideia bat izan, eta hori gauzatzeko aukera eskaintzen dutela sustapen Planeko laguntzek adierazi du Etxeberriak. Gaztelekuan izan dira Jolastekeko bi kide Gazteria Saileko Ainara Larrañaga batzordeburuari zein saileko arduradun eta hezitzaileei beren proiektua azaltzen eta aurrera begira elkarlanean ikastaroak eta antolatzeko izan ditzaketen aukerak aztertzen. Robotika, programazio lengoaia eta 3D inprimagailuen inguruko teknologiak lantzen dituzte Jolasteken. "Kode irekian, euskaraz eta modu erabat praktikoan egiten dugu hori", adierazi du Enok Sudupe proeiktuko kideak. Metodologia kooperatiboen bidez eta arazoetan oinarritutako metodologien bitartez, eginez ikasteko aukera eskaintzen diete ikasleei, horretarako bereziki prestaturiko saioekin. Dagoeneko hainbat ikastaro antolatu dituzte eskualdean, eta kastetxeetan ere ari dira lanean, etorkizun hurbilean… Gehiago irakurri

Loiolako liburutegia asteburutan ere irekita izango da azterketa garaian

Asteburutik aurrera, Loiolako liburutegia asteburutan ere irekita izango da. Horretarako, azken urteotan bezala, Udaleko zein liburutegiko arduradunek akordioa egin dute: "Ikasle askok dute Loiolako liburutegira ikastera etortzeko ohitura. Azterketa garaian asteburutan irekitzeko eskaera egiten dute, eta Udalak Santutegiak bezalaxe zerbitzu hori eskaintzeko ahalegina egiten du", azaldu du Leire Goenaga hezkuntza zinegotziak. Aste honetatik bertatik izango da irekita liburutegia eta ekainean, 25 eta 26ko asteburua bitartean izango da irekita. Asteburutako ordutegia honakoa izango da: 9:00etatik 13:00etara eta 15:30etatik 19:00etara. Liburutegitik gogorarazi nahi dute ikasgelak ikasleentzat bakarrik egongo direla zabalik. Beraz. ikerketa edo liburu eskaerak, astelehenetik ostiralera egin behar dira. Sartzeko, liburutegiko karneta beharko da eta ohi bezala, sarreran zenbakia idatzi behar da. Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea