wrapper

Hezkuntza sub

'Elkar-erantzunkizunean eta berdintasunean bizi' guraso eskolak, apirilean hasita

Azpeitiko Udalaren Gizarte Zerbitzuen Sailak Guraso Eskolak antolatu ditu 8-15 eta 16-20 urte bitarteko gaztetxoak dituzten gurasoentzat. Saio horiek, seme-alaben heziketarako lagungarri izan daitezkeen tresna izatea dute helburu. Aurtengo eskolak gai bera landuko dute 'Elkar-erantzunkizunean eta berdintasunean bizi', eta Izar Arregi psikologo eta terapeutak zuzenduko ditu. Bi eskoletako gaia bera izango bada ere, adinaren arabera egokitutako saioak izango dira. Guztira 6 saio izango ditu ikastaro bakoitzak eta apirilaren 11n hasi eta maiatzaren 16an bukatuko dira. Beraz, saioak asteleheneatan izango dira; 8 eta 15 urte bitarteko gaztetxoen gurasoenak 15:15etik 16:45era bitartean izango dira eta 16 eta 20 urte bitartekoenak, berriz, 18:00etatik 19:30era. Izen emateaParte hartu nahi dutenek Gizarte Zerbitzuen Sailera joanda edota 943 15 71 92 telefono zenbakira deituta eman beharko dute izena apirilaren 7a bitartean. Saioen prezioa 10 eurokoa da, eta ordaindu ezin dutenek beka bidezko laguntza jasotzeko aukeraizango dute, izena ematerakoan jakinarazten badute. Gehiago irakurri

Bihar hasiko da Txiki Biran, indartuta

Bihar emango zaio hasiera Aurtengo Txiki Biran egitasmoari. 16:30ean, Xalto pailazoa izango da 16:30ean Sanagustinen aurtengo ekitaldiari hasiera emateko. Duela urte zenbait urte Azpeitiko Udalaren Gazteria Sailaren bidez jarri zen abian Txiki Biran egitasmoa. Herriko haur etagaztetxeoei hilabetero ikuskizun bat eskaintzea zen helburua. Ibilbidean, Kultur Mahaia transmisioaz arduratuta, ildo hori lantzen hasi zela eta Txiki Birani bira eman eta elkarlanean antolatzeari ekin zitzaion iaz. Aurtengo honetan, ordea, Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak, Azpeitiko Kultur Mahaiak, Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Kooperatibak elkarrekin antolatu dute ekimena. Gehiago irakurri

Deustuko Unibertsitatearekin bi formazio programa abian jartzeko hitzarmena sinatu du Udalak

Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak eta Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak lankidetza akordio sinatu dute gaur eguerdian, otsailak 5, helduentzako bi prestakuntza programa garatzeko: Kultur aisia Unibertsitatean eta Ekiten eta enpresa kudeatzen ikastea. Gipuzkoan herri bakarra da Azpeitia horrelako hitzarmen baten bidez bi programa horiek abian jarriko dituena. Gehiago irakurri

Herriko istorioak bilduz, historia osatzeko liburua

Ostiralean, hilaren 8an, aurkeztu zen Oroimen bizia. Azpeitiko auzoak XX. mendean liburua. Sanagustin kulturguneko hitzordura jende ugari bildu zen, eta giro ederrean azaldu zituzten Leire Goenaga Udal Hezkuntza Batzordeburuak eta Laxaro Azkune liburuaren egileak liburuaren nondik norakoak. Mahaian izan ziren liburuan parte hartu duten auzotar guztien ordezkari Imanol Arregi Iturbide (Loiola), Arantxa Landa (Odria) eta Imanol Lazkano (Landeta), beraien auzoetako hainbat istorio kontatuz. Gehiago irakurri

'Oroimen bizia. Azpeitiko auzoak XX. Mendean' liburua aurkeztuko da, ostiralean 18:30ean, Sanagustin kulturgunean

Datorren urtarrilaren 8an, ostirala, Oroimen bizia. Azpeitiko auzoak XX. mendean liburua aurkeztuko da 18:30etatik aurrera, Sanagustin kulturgunean. Liburua Laxaro Azkune Sudupek idatzi du, eta Azpeitiko Udaleko Hezkuntza Sailak argitaratu. Aurkezpenean izango dira Azkune bera, Udal ordezkariak eta liburua osatzen lagundu duten auzoetako bizilagunak. Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea