wrapper

Hezkuntza sub

Internet eta sare sozialen inguruko gogoeta eta hausnarketak

Internet eta sare sozialen inguruko gogoeta eta hausnarketak

Interneten eta sare sozialekin hazten dira gaur egungo gaztetxo eta nerabeak. Aurrerapen teknologikoak ohiko eta eguneroko dira gaztetxoen bizitzetan eta horien erabileraren aukera eta arriskuen gaineko informazio eta sentsibilizazio beharra sentituta, ikastetxeetan ikasleekin zein irakasleekin eta hitzaldien bidez gurasoekin lanketa berezia egiteko egitasmoa abian da Azpeitiko eta Azkoitiko Udalen eta bi herrietako ikastetxeen elkarlanarekin. Gehiago irakurri
Oinarri sendoa jarrita hasi dute elkarlanerako ibilbidea Azpeitiko Udalak eta UEUk

Oinarri sendoa jarrita hasi dute elkarlanerako ibilbidea Azpeitiko Udalak eta UEUk

Pasatu den ostiral eta zapatuan Azpeitiko udaletxeko bosgarren solairuan egin zen Bakea gugandik eraikitzen jardunaldiak oinarri sendoa jarri du Udalaren eta UEUren elkarlaneko ibilbidean. Egun eta erdiz, bakeaz, memoriaz, emakumeen paperaz, ikerketez, emozioez, bizipenez eta norbere pertzepzioek hitz egiteko eta ideiak elkartrukatzeko gune bilakatu zen Azpeitia. Bi egunetan 85 pertsonek izan dute horretaz guztiaz hausnartzeko aukera. Gehiago irakurri
'Bakea gugandik eraikitzen' jardunaldiko matrikula doan azpeitiarrentzat

'Bakea gugandik eraikitzen' jardunaldiko matrikula doan azpeitiarrentzat

Bakea eraiki behar dugu. Baina, nola? Zer motatako bakea? Egia, justizia eta erreparaziorik gabe, benetako bakea lortu daiteke? Azpeitiko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Foru Aldundiak urriaren 14 eta 15ean, Azpeitian antolatu duten jardunaldian galdera horiei erantzuten saiatuko dira. Jardunaldiak bakea du ardatz, eta bakea eraikitzeko iragana, nazioartea eta norbanakoen esperientziak ditu 3 lan-eremu nagusi. Gehiago irakurri
UEU eta Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute Azpeitian formazio eskaintza  indartzeko

UEU eta Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute Azpeitian formazio eskaintza indartzeko

Azpeitiko Udalak langabeziari aurre egin eta herritarrak formatzeko bidean beste pauso garrantzitsu bat eman du. Aurretik Deustuko Unibertsitatearekin eta Usurbilgo Lanbide Heziketarekin egin bezala, Udalako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanerako akordioa  sinatu du. Gehiago irakurri
Langabeziari aurre egiteko zein lanaren kalitatea hobetzeko formazio eskaintza sendoa jarri du abian Udalak

Langabeziari aurre egiteko zein lanaren kalitatea hobetzeko formazio eskaintza sendoa jarri du abian Udalak

Langabeziari aurre egitea. horixe da Azpeitiko Udalak azken urteotan duen oinarrietako bat. Horretarako hainbat arlo lantzen ari da: "Udal gobernun honentzat lehentasunezkoa da langabeziari aurre egitea, eta horretarako bide ezberdinak ari garela lantzen jakina da: dakizuen bezala, urtero 300.000 eurotik gora ari gara bideratzen sustapen plan propioaren bidez, bailarako enplegu plana ere sustatu dugu, eta beste hainbat neurriri esker, pixkanaka-pixkanaka langabetuen kopurua jaisten ari da urtez urte", azaldu du Estitxu Elduaien zinegotziak. Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea