wrapper

Hezkuntza sub

'Bakea gugandik eraikitzen' jardunaldiko matrikula doan azpeitiarrentzat

'Bakea gugandik eraikitzen' jardunaldiko matrikula doan azpeitiarrentzat

Bakea eraiki behar dugu. Baina, nola? Zer motatako bakea? Egia, justizia eta erreparaziorik gabe, benetako bakea lortu daiteke? Azpeitiko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Foru Aldundiak urriaren 14 eta 15ean, Azpeitian antolatu duten jardunaldian galdera horiei erantzuten saiatuko dira. Jardunaldiak bakea du ardatz, eta bakea eraikitzeko iragana, nazioartea eta norbanakoen esperientziak ditu 3 lan-eremu nagusi.

Gehiago irakurri
UEU eta Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute Azpeitian formazio eskaintza  indartzeko

UEU eta Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute Azpeitian formazio eskaintza indartzeko

Azpeitiko Udalak langabeziari aurre egin eta herritarrak formatzeko bidean beste pauso garrantzitsu bat eman du. Aurretik Deustuko Unibertsitatearekin eta Usurbilgo Lanbide Heziketarekin egin bezala, Udalako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanerako akordioa  sinatu du.

Gehiago irakurri
Langabeziari aurre egiteko zein lanaren kalitatea hobetzeko formazio eskaintza sendoa jarri du abian Udalak

Langabeziari aurre egiteko zein lanaren kalitatea hobetzeko formazio eskaintza sendoa jarri du abian Udalak

Langabeziari aurre egitea. horixe da Azpeitiko Udalak azken urteotan duen oinarrietako bat. Horretarako hainbat arlo lantzen ari da: "Udal gobernun honentzat lehentasunezkoa da langabeziari aurre egitea, eta horretarako bide ezberdinak ari garela lantzen jakina da: dakizuen bezala, urtero 300.000 eurotik gora ari gara bideratzen sustapen plan propioaren bidez, bailarako enplegu plana ere sustatu dugu, eta beste hainbat neurriri esker, pixkanaka-pixkanaka langabetuen kopurua jaisten ari da urtez urte", azaldu du Estitxu Elduaien zinegotziak.

Gehiago irakurri

Juan Antxieta Musika Eskolaren eta Udalaren arteko hitzarmena

musika eskola

Azpeitiko Udalak eta Juan de Antxieta musika eskolak hitzarmena sinatu berri dute. Eneko Etxeberria alkateak, Leire Goenaga Hezkuntza Batzordeburuak eta Mari Jose Bikendi musika eskolako zuzendariak sinatu duten dokumentuarekin, bi erakundeen arteko funtzioak arautu eta musika eskolaren bidez, Azpeitiari herriko musika bandaren antolaketa, prestakuntza eta ekitaldi eskaintzaren nondik norakoak eta betebeharrak zehazten dira.

Gehiago irakurri

Gaztetatik, 'Elkarrekin eraikitzen'

Iraurgi berritzen

Pasa den astean, hirugarren urtez jarraian, Elkarrekin Eraikitzen 2015-2016 proiektuaren itxiera ekitaldia ospatuko da zen. Aurtengo ekitaldian, iaz bezala, eskualdeko bost ikastetxeek (Floreaga Salestar Ikastetxea, Iraurgi Ikastetxea, Ikasberri Azpeitiko Ikastola, Xabier Munibe Azkoitiko Ikastola eta Urola Ikastola) hartu dute parte.

Elkarrekin Eraikitzen proiektuak, ikaslea, proiektuan nahiz honek dakarren ikasketa prozesuan protagonista egiteaz gain hiru helburu nagusi bete nahi ditu. Batetik, ikasleen artean ekintzailetasunari lotutako balio eta gaitasunak sustatzea du helburu, besteak beste, iniziatiba edo komunikazio gaitasuna. Lehen helburu hori bete ahal izateko, proiektuak irakasleei metodología berritzaileekin esperimentatzeko aukera eskaini die. Proiektuaren hirugarren eta azken helburua, berriz, ikasleek eskualdeko egoera sozioekonomikoaren berri izatea da etorkizunean lan munduan sartu aurretik dagozkien erabakiak ahalik eta informazio gehienarekin hartu ditzaten.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea