wrapper

Hezkuntza sub

Azpeitiko Udalak Karmelo Etxegarai ikastetxeko HHko patio eraldatuko du

Azpeitiko Udalak Karmelo Etxegarai ikastetxeko HHko patio eraldatuko du

 

Azpeitiko Udalak Karmelo Etxegarai ikastetxeko patio eraldatzeko obra egingo du. Gaur aurkeztu dute proiektua Udalak eta ikastetxeko zuzendari, irakasle, ikasle eta gurasoek. "Proiektu hau Karmelo Etxegaraiko patioan hasten bada ere, pixkanaka-pixkanaka herriko beste ikastetxetako patio guztietara zabaltzea da helburua", azaldu du Leire Goenaga Hezkuntza zinegotziak.

Gehiago irakurri
'Elkarrekin eraikitzen' proiektua abian da, gaztetxoen ekintzailetasunaren baloreetan eragiteko

'Elkarrekin eraikitzen' proiektua abian da, gaztetxoen ekintzailetasunaren baloreetan eragiteko

Azpeitiko Udalak, Azkoitiakoarekin batera Iraurgi Berritzenen bidez bideratzen duen 'Elkarrekin Eraikitzen 2016/17' proiektuari eman zaio hasiera, eta aurten ere eskualdeko 5 ikastetxe eta 250 ikasle inguruk parte hartuko dute. Proiektuaren harira ikasleek egingo dituzten bisita eta elkarrizketetan eskualdeko 40 eragile baino gehiagoren parte-hartzea ere aurreikusten da.

Joan zen abenduan eta urtarrilean irakasleekin egin ziren lan saioekin eman zaio hasiera proiektuari. Lan saio hauetan, proiektuaren nondik norakoak zehazteaz gain, Lan Talde

Gehiago irakurri

Loiolako liburutegia asteburutan ere irekita izango da azterketa garaian

Pasaden asteburutik Loiolako liburutegia asteburutan ere irekita izango da, azterketa garai pasatu bitartean. Horretarako, azken urteotan bezala, Udaleko zein liburutegiko arduradunek akordioa egin dute: "Ikasle askok dute Loiolako liburutegira ikastera etortzeko ohitura. Azterketa garaian asteburutan irekitzeko eskaera egiten dute, eta Udalak Santutegiak bezalaxe zerbitzu hori eskaintzeko ahalegina egiten du", azaldu du Leire Goenaga hezkuntza zinegotziak.

Pasatu den asteburutik dago asteburutan irekita liburutegia eta urtarrilaren 21 eta 22koo asteburua bitartean izango da irekita. Asteburutako ordutegia honakoa izango da: 9:00etatik 13:00etara eta 15:30etatik 19:00etara. Liburutegitik gogorarazi nahi dute ikasgelak ikasleentzat bakarrik egongo direla zabalik. Beraz, ikerketa edo liburu eskaerak, astelehenetik ostiralera egin behar dira. Sartzeko, liburutegiko karneta beharko da eta ohi bezala, sarreran zenbakia idatzi behar da.

Gehiago irakurri
Oinarri sendoa jarrita hasi dute elkarlanerako ibilbidea Azpeitiko Udalak eta UEUk

Oinarri sendoa jarrita hasi dute elkarlanerako ibilbidea Azpeitiko Udalak eta UEUk

Pasatu den ostiral eta zapatuan Azpeitiko udaletxeko bosgarren solairuan egin zen Bakea gugandik eraikitzen jardunaldiak oinarri sendoa jarri du Udalaren eta UEUren elkarlaneko ibilbidean. Egun eta erdiz, bakeaz, memoriaz, emakumeen paperaz, ikerketez, emozioez, bizipenez eta norbere pertzepzioek hitz egiteko eta ideiak elkartrukatzeko gune bilakatu zen Azpeitia. Bi egunetan 85 pertsonek izan dute horretaz guztiaz hausnartzeko aukera.

Gehiago irakurri
'Bakea gugandik eraikitzen' jardunaldiko matrikula doan azpeitiarrentzat

'Bakea gugandik eraikitzen' jardunaldiko matrikula doan azpeitiarrentzat

Bakea eraiki behar dugu. Baina, nola? Zer motatako bakea? Egia, justizia eta erreparaziorik gabe, benetako bakea lortu daiteke? Azpeitiko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Foru Aldundiak urriaren 14 eta 15ean, Azpeitian antolatu duten jardunaldian galdera horiei erantzuten saiatuko dira. Jardunaldiak bakea du ardatz, eta bakea eraikitzeko iragana, nazioartea eta norbanakoen esperientziak ditu 3 lan-eremu nagusi.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea