- ARDURADUN POLITIKOA
Leire Goenaga - ARDURADUN TEKNIKOA
Pili Arrieta - HELBIDEA
Azpeitiko Udala - TELEFONOA
943 15 70 68 - POSTA ELEKTRONIKOA
Kultura@azpeitia.eus

- 15/12/2015
Haurrentzat egitarau bateratua osatu da Gabonetarako
Azpeitiko Udalak, Festa eta Gazteria sailen bidez, Kultur Mahaia, Bertan Merkatari Elkartea eta Urolab eragileekin batera, haurrentzat egitarau bateratua antolatu dute Gaboetarako. Ostiralean hasiko dira ekintzak, Sanjuandegiko Azoka Herritik egitasmoarekin. Bertan elkarteak ere, zozketa eta erosketa bono berezien kanpaina abiatu du. Hauez gain, ordea, beste hamaika ekintza ere izango dira; jolasak, tailerrak... Modu honetan, DBHko ikasleei zuzendutako teknologia tailerrak izango dira abenduaren 22an, 23an eta 24an, eta abenduaren 19a baino lehen eman behar da izena Gazte Informazio Bulegoan. Hilaren 22an 16:00etatik 19:00etara izango da saioa, abenduaren 23an egun osoz eta 24an, berriz, goizez egingo dute tailerra 10:00etatik 13:00etara bitartean. Tailerretan parte hartzeko 30 euro ordaindu beharko da, eta egitasmoaren helburua da teknologia berriak modu arduratsuan erabiltzen irakastea. Horretarako, gaztetxoei robotikaren oinarriak azalduko dizkiete, talde lana sustatuz.
Gehiago irakurri
- 03/12/2015
Aste honetatik hasita, Loiolako liburutegia abenduko eta urtarrileko asteburuetan zabalduko da ikasleentzat
Loiolako Santutegiko liburutegia abendua eta urtarrileko asteburuetan zabalduta egongo da Azpeitiko Udalak eta Loiolako Erretoretzak lortutako akordioari esker. Honela, asteburu honetatik hasita, herriko zein eskualdeko ikasleek Loiolako instalazioak erabili ahal izango dituzte azterketak prestatzeko. Liburutegia irekita egongo den asteburuak honako hauek dira: abenduak 5, 6, 12, 13, 26 eta 27 eta urtarrilak 2, 3, 9, 10, 16 eta 17 eta ordutegia berriz, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara bitartean izango da. Loiolako arduradunek aurreratu dutenez, oso garrantzitsua da liburutegira sartu ahal izateko karneta eduki eta sarreran zenbakia idaztea. Gainera, ikasgelak ikasleentzat bakarrik egongo dira zabalik, hau dela-eta, ikerketak edota liburu eskaerak egin nahi dituztenek, astelehenetik ostiralera joan daitezke.
Gehiago irakurri
- 01/12/2015
Gurasoei zuzendutako tailerra izango da ostegunean, jostailu ez sexistak bultzatzeko kanpainaren baitan
"Herritarrak, gure haur eta gaztetxoak harreman parekideago eta justuagoetan hezteko ditugun jarrera eta erabakietan hausnartzera animatu nahi ditugu", aurkeztu du Hezkuntza batzordeburu den Leire Goenagak jostailu ez sexisten aukera bultzatzeko kanpaina. Haurtzaroa, bizitzako aldi erabakigarri bat da, etapa honetan zehar bizitako esperientziek behin behineko aztarna uzten dute. Gainera bizipen hauen bitartez, pertsonen rol sozialak, autoestimua, errespetua, lankidetza eta beste hainbat balore finkatzen dira. Umeek jolasen bitartez ezagutu eta besteekin erlazionatzen ikasten dute. Horregatik, oso garrantzitsua da erabiliko dituzten jolas eta jostailuen aukeraketa, hauen bitartez, inguruarekin interakzioa izatea lortzen dutelako.
Gehiago irakurri
- 28/10/2015
2015-2016 EtorkiZun egitasmoa 87 haur eta gazte etorkinerekin hasi da
EtorkiZUn egitasmoa haur eta gazte etorkinei euskara-errefortzua emateko helburuarekin sortu zen 2006 urtean. Dagoeneko 10 urte igaro dira eta guztira, 874 ikasle igaro dira bertatik. Aurtengo ikasturtean ere egitasmoa abian jarri da, 87 ikaslerekin. "Etorkinen gizarte eta hizkuntza integraziorako egitasmoa da. Azpeitiarrok nagusiki euskaraz bizi gara, euskara harremanetarako tresna ez ezik koesio sozialerako instrumentua ere badenez, ezinbestekoa zaigu etorkinei euskaraz ikasteko baliabideak ematen jarraitzea", agertu du Hezkuntza baotzordeburu den Leire Goenagak.
Gehiago irakurri
- 01/10/2015
Hezkuntza sailak 8 ikastaro eskainiko ditu ikasturte berrian
Azpeitiko Udal Hezkuntza sailak ikasturte berrirako ikastaro eskaintza berria prestu du. Guztira 8 ikastaro eta tailer dira aukeran jarriko direnak; Marrazki artistikoa eta margolanak, Eskulanak, Puntua, Ebaketa eta jantzigintza, Gitarra, Umetxo bat dugu gure bizitzan, Haurdunaldirako ikastaroa eta Arabea. Izena emateko epea irekita dago jada, eta horretarako, interesatuek ikastaro bakoitzeko arduradunarekin jarri behar dute harremanetan. Ikastaro eta tailerrak honako hauek dira;
Gehiago irakurri