wrapper

Oharrak

Hezkuntza sub

Larunbat honetatik hasita, Loiolako liburutegia maiatza eta ekaineko asteburutan zabalik izango da

loiolaliburu

Larunbat honetan hasita, Loiolako Santutegiko liburutegia ikasleentzat zabalduko da asteburuetan Azpeitiko Udalak eta Loiolako Erretoretzak lortutako akordioari esker. Modu honetan, eskualdeko ikasleek maiatzean eta ekainean liburutegia erabili ahal izango dute azterketak prestatzeko. Liburutegia irekita egongo den asteburuak honako hauek dira: maiatzak 9-10; 16-17; 23-24; 30-31 eta ekainak 6-7; 13-14; 20-21; 27-28 eta ordutegia berriz, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara bitartean izango da. Loiolako arduradunek aurreratu dutenez, oso garrantzitsua da liburutegira sartu ahal izateko karneta eduki eta sarreran zenbakia idaztea. Gainera, ikasgelak ikasleentzat bakarrik egongo dira zabalik, hau dela-eta, ikerketak edota liburu eskaerak egin nahi dituztenek, astelehenetik ostiralera joan daitezke.

Gehiago irakurri

Orientazioa eta formazio-laborala egokitasunez bildu eta erakusteko webgunea

formaziolaborala

Orain dela ia urtebete herriko egoera laborala zela eta Azpeitiko Udal Hezkuntza sailak lana eta formazioari buruz zerbait egin beharra ikusi zuen. Azpeitiko hainbat eragileekin landu da ideia eta hauei (Bozi, Iraurgi Berritzen, Lanbide, Orientazio zerbitzua eta enplegu zentroa, Urola Ikastola...) errekonozitu egiten zitzaien azken urteetan eskualdeko informazioa, orientazioa eta formazio-laborala ahalik eta era hoberenean eskaintzeko hainbat ekimen, baina orain beste aurre pauso bat ematea nahi zela azaldu zitzaien, elkarlanean oinarritutako urratsa. Urola Erdian, arlo honetan lanean ari diren instituzio eta eragile denen artean.

Horrela hainbat eragile bildurik, asmo berria azaldu zitzaien: eskualdeko informazioa, orientazioa eta formazio laborala modu argi eta erraz batean emateko era bilatu nahi zela, horrela zera planteatuz: sarean web bizi bat suspertzea, eskualdeko eragile denen ekarpenekin.

Gehiago irakurri

Hazparneko Elhuyar eta Urola Ikastolakoak bisitan izan ditugu udaletxean

hazparneurolabisita

Hazparneko (Lapurdi) Elhuyar ikastetxeko ikasleak Azpeitian daude egunotan, Urola Ikastolako ikasleekin. Horregatik, egun hauetan gure herria eta inguruak ezagutzen ari dira eta gaur, osteguna, udaletxean izan dira. Eneko Etxeberria lkatea eta Manuel Unanue eta Mari Jose Iturria zinegotziek harrera egin diete areto nagusian. Etxeberria alkateak bisita eskertzeaz gain, Azpeitiko informazioa eman die. Hazparne eta Azpeitiko herriek 1983an hasi zituzten senidetzeko asmoarekin harremanak, Imanol Elias alkate zela. Handik hiru urtera, 1986an, eman zituen fruituak ahalegin hark: 1986an sinatu zen bi herrien arteko senidetze akordioa.

Gehiago irakurri

Elkarbizitzaren aldeko marrazkiak

cartooningforpeace

"Cartooning for Peace (bakerako marrazkiak)" erakusketa ibiltaria Azpeitira iritsi da. Egitasmo honek, umorea, satira eta ironia baliatuz hausnarketa kritikoa piztea eta Giza Eskubideak balioan jartzea bilatzen du. 2006 tik gaur arte, mundu guztian 40 erakusketa zabaldu eta erlijio eta nazionalitate desberdinetako 130 marrazkilarik hartu dute parte nazioarteko proiektu honetan eta orain, Azpeitiko Betharram aretoan dago ikusgai.Martxoaren 26an, 27an, 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean, 6an, 7an eta 8an izango da zabalik, 18:00etarik 20:00etara bitartean. Lehenago ordea, herriko ikasleei proiektua aurkezten izan dira Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariak.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information