wrapper

Hirigintza ingurumena sub

Berdeguneen zainketa lanan estrategiaren planifikazioa 2016-2019

Udalbatzak, 2016ko maiatzaren 3an egindako bilkuran Azpeitiko Berde Guneen zainketa lanen estrategiaren planifikazioa 2016-2019 onartzea erabaki zuen.

Dokumentu hau edozein herritarren esku dago Azpeitiko udalaren idazkaritzan, eta baita, Udalaren web orrian ere www.azpeitia.eus.

Erabaki honek amaiera eman dio administrazio-bideari, eta nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, administraziorekiko auzi-errekurtsoa baino lehen, iragarki hau argitaratu eta ondorengo egunetan kontatzen hasita hilabeteko epean.

Nola nahi ere, erabaki hau Administrazioarekiko Auzietako Donostiko Epaitegian zuzenean inpugnatu ahal izango da, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta, egoki irizten den beste edozein aurkeztetik at.

Plan estrategikoa

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea