wrapper

Hirigintza ingurumena sub

Lapatxen inguruan hitz egiteko bilera Elosiagan

Lapatx zabortegiaren inguruko azken asteotako albisteen ostean, Azpeitiko Udalak bilera egin nahi du Elosiagako bizilagunekin, bihar. Aurtengo aurrekontuak osatzeko prozesuaren baitan izan ziren Udal ordezkariak bertan, eta ordun gelditu bezala, Lapatxen egoeraren berri emateko izango da bilera, bihar, otsailak 11, osteguna 19:00etan, Añotan.

Azken asteotan Urola Erdiko Mankomunitateak Lapatx betetzen denean ixteko erabakiari heldu dio, eta ez da handituko Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) eskatu bezala.  Azpeitiko Udalak ere, Lapatx ixteko erabakiarekin bat egin zuen azken plenoan, eta bestelako aukerarik suertatzen bada, herri galdeketa egingo zela adierazi zuen.

Gehiago irakurri

Hezurren Egia erakusketa inauguratuko dute zapatuan, Ingurugiro Etxean

gonbidapena HE

2013. urtean hasi zen gauzatzen Hezurren Egia proiektua bailarako 5 udalerri (Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Errezil eta Beizama) eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean. Larunbatean, Ingurugiro Etxean 11:30ean izango den inaugurazioarekin proiektu orokorra osatzeko pauso bat gehiago emango da; Hezurren Egia erakusketa zabalduko da, eta horrela proiektuaren lehen fasea gauzatutzat emango da.

Gehiago irakurri

"Gure inguruari begirada bat" lehiaketan saritutako argazkiak ikusgai daude Betharram aretoan

gureinguruari2015irabazleak

'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketako irabazleen izenak jakinarazi ditu Udal Ingurumen sailak. Ostiral arratsaldean banatu ziren sariak eta irabazleen lanak eta lehiaketara aurkeztutako beste proposamenak ikusgai daude Betharram aretoan. Erakusketa abenduaren 12ra bitartean ikus ahalko da, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta larunbat, igande eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara. Aurtengo lehiaketako gaia elikadura jasangarria izan da eta hiru sailetan banatu da, sail bakoitzean hiru saritu egon direlarik;

1.- Bertako produktuen azoka eta feriak

Igor Froilan
Valen Garcia
Juan Carlos del Pozo

2.- Elikadura eta festak

Alberto Beloki
Mikel Zengotita
Jexux Artola

3.- Elikagaien ekoizpen guneak

Iñaki Etxenagusia
Juan Luis Odriozola
Javier Bastida

Gehiago irakurri

Eredu energetiko berrien inguruko solasaldia izango da gaur, astelehena, Energia Jardunaldien baitan

Urola Erdiko Energiaren Mahaiak antolatutako Energia Jardunaldiak abian dira jada. Herritarrak energiaren gaian sentsibilizatzeko helburuarekin hamaika ekintza antolatu dira bailaran, eta gaur, astelehena, solasaldia izango da Azpeitian. Sanagustin Kulturgunean izango da hitzordua, 19:00etan, eta bertan, Aitor Urresti eta Xabier Azurza Eredu energetiko berriz arituko dira, Jokin Aldazabal moderatzaile lanetan izango delarik. Enegi Jardunaldiekin jarraituz, asteazkenean, abenduak 2, "OliagopolyOFF" filma ikusteko aukera izango da Gaztetxean 19:00etatik aurrera. Azpeitiko Udalak ekimenetan parte hartzera dei egiten die herritarrei.

Gehiago irakurri

Klima aldaketa saihesteko konponbideak eskatzen dituen bizikleta martxa Azpeitian izan da eta Udalak babesa eman dio

bizikletamartxa

Abenduaren hasieran negutegi efektodun gasen isurketak murrizteko mundu mailako ituna osatzea helburu izango duen klimaren aldeko goi bilera ospatuko da Parisen. Bertan parte hartzeko helburuarekin eta klima aldaketa saihesteko konponbideak eskatuz, bizikleta martxa abiatu da Valentziatik eta partaideak, Azpeitira iritsi ziren atzo, osteguna. Azpeitiko Udalak bat egiten du bizikleta martxaren ideia eta helburuekin eta harrera egin zitzaion 40 pertsona inguruko taldeari. Eneko Etxeberria alkatea eta Estitxu Elduaien eta Aitor Bereziartua zinegotziak Izarraitz pilotalekuan izan ziren babesa ematen. Horrez gain, aldagela eta dutxa zerbitzuak eskaini zitzaizkien eta Emakume Txokoko instalazioetan lo egiten utzi zaie.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea