wrapper

Hirigintza ingurumena sub

Elikadura jasangarria aztertu dute herriko ikasleek aurtengo Eskolako Agenda 21 egitasmoaren baitan

agenda21-15

Azpeitiko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako (LH), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta Batxilergoko ikasleek Elikadura jasangarria izan dute gai nagusi bezala aurtengo Eskolako Agenda 21 egitasmoaren baitan. Adinaren arabera, ekintza desberdinak burutu dituzte haur eta gaztetxoek urtean zehar, besteak beste, Igarako errota eta Lapatx zabortegira bisitaldia, konpostatze eta sukaldaritza saioak, gelako hondakinen kudeaketa, herriko nekazaritza eskaintzaren azterketa, Azpeitiko landa eremua babesteko eta sustatzeko ekintza plana edota 2. eskuko azoka. Egindako lanen hausnarketaren ondorioz, ikasleek konpromiso zehatz batzuk hartu dituzte eta konpromiso horiek alkateari agertu dizkiote. Honela, udaletxera gerturatu ziren eta Ebeko Etxeberria alkatea eta Leire Etxaniz Ingurugiro zinegotziarekin bildu ziren.

Bestalde, azken urteetako ohiturari jarraituz, ikasleek izandako ideia onenak saritu dira. Bertako ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko ideiak aurkeztu behar ziren. Bi kategoriatan banatu dira proiektuak, batetik LHkoenak eta bestetik DBHkoenak eta Batxilergokoenak eta bietan, hamabost proiektu aurkeztu dituzte.

Gehiago irakurri

Urte amaieran hasiko dira Azpeitia eta Urrestilla lotuko dituen bidegorriaren lanak

Azpeitia eta Urrestilla inoiz baino gertuago izango dira. Izan ere, urte amaieran hasiko dira bi guneak lotuko dituen bidegorriaren lanak. Obraren aurrekontua 1.107.953,49 eurotakoa izango da eta Azpeitiko Udalak %25 ordainduko du gehienez, hau da, 276.988,37 euro. Urte honetan zehar 33.750 euro ordainduko dira eta hurrengo urtean, berriz, 243.238,37 euro. Gainerako %75a Aldundiak ordainduko du, egon daitezkeen espropiazioak edo beharrezko indemnizazioak eta obra zuzendaritza kostuak bezala. Eneko Etxeberria alkateak Aldundiarekin lortutako hitzarmenak duen garrantzia nabarmendu du, eta herritarrek hainbat urtetan egindako eskaera, Azpeitia eta Urrestilla arteko bidegorria, egi bihurtuko dela;

Gehiago irakurri

Urola Erdiko autobus zerbitzuek aldaketak izango dituzte astelehenetik aurrera

La Guipuzcoana autobus enpresak aurreratu duenez, Urola Erdia bailarako autobus zerbitzuek aldaketak izango dituzte astelehenetik, apirilak 27, aurrera. Guztira, 6 linea izango dira berrituak; Azkoitia-Donostia, Azkoitia-Tolosa, Azkoitia-Zarautz, Beizama-Azpeitia, Zestoa-Ermua eta Zumaia-Zumarraga, hain zuzen ere. Jarraian, astelehenetik aurrera linea bakoitzak izango duen ordutegi berria aurkitu dezakezu;

Gehiago irakurri

Hazien ugalketari buruzko gidaliburua aurkeztu da

baratzajardunaldi

Azpeitiko Udalak antolatutako "Baratzen udaberria" jardunaldiaren baitan, Hazien ugalketari buruzko eskuliburua aurkeztu da gaur udaletxean. Eneko Etxeberria alkateak, Jose Maria Hernandez Cristina Eneako zuzendariak eta Marc Badal Haziera proiektuaren arduradunak aurkeztu dute eta batez ere, gomendioak jaso dituzte eskuliburuan, eta helburua bertako hazi barietateak kontserbatzea eta ezaugarriak ez galtzea dela agertu dute. "Hiru zatitan banatuta dago; lehenbizikoan aurkezpen orokor bat egiten da, bigarrengoan ereitetik uzta izaterainoko pausoak agertzen dira eta azkenik, hirugarren atalean, espeziez espezi informazioa ematen da", gaineratu du Badalek. Eskuliburuak euskaraz eta gazteleraz kaleratuko dituzte, eta aurki izango dira salgai, 10 euroren trukean.

Gehiago irakurri

"Baratzen udaberria" jardunaldia ospatuko da bihar eta larunbatean

baratzaren udaberria

Udaberrian sartu gara eta urtaro berriarekin batera gure baratzeei etekin handiena ateratzeko garaia heldu da. Azpeitiko Udalak eta Kutxa Ekoguneak 'Baratzaren Udaberria' Jardunaldiak antolatu ditugu. Bertan, liburu aurkezpenak, solasaldiak, tailerrak... izango dira. Bi egunetan baratzeko lanetarako interesgarri diren teknikak ikasteko izango da tarterik.

Zatoz eta parte hartu!

APIRILAK 17, OSTIRALA

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea