wrapper

Esklabetako alokairurako 48 etxebizitzen obrak bide onetik doaz
Etxebizitza horietan bizitzeko interesa dutenek, Etxebiden alokairurako aukeran alta emanda egon behar dute; Azpeitian erroldatutako gazteek izango dute lehentasuna Eusko Jaurlaritzaren eta Azpeitiko Udalaren elkarlanaren ondorioz, esklabetan
Euskara eta kulturartekotasuna uztartzeko egitasmoa jarri da abian
Euskara eta kulturartekotasuna lantzeko beharrak batu ditu hainbat eragile, ikastetxe eta udala egitasmo berri honetara, Udalerri euskaldunetan aldaketa demografiko handia izan da azken urteotan, eta horrek eragin zuzena izan du eskoletan: gero eta
Euskararen normalkuntza tokiko hedabideen bidez sustatzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute UKTk
Azpeitiko Udalak eta Urolako Komunikazio Taldeak hitzarmena sinatu berri dute, beste urte batez, tokiko hedabideen bidez euskararen normalizazioan eragiten jarraitzeko helburuz. UKTren helburua da Urola Kostako herritarren eta eragileen informazio

AzpeitiaOroimena

plangintza orokorra eu

Iturri berria, Azpeitia eta Urrestilla arteko bidegorrian

Herritarrek egindako eskaerei erantzunez, Azpeitiko Udalak iturria jarri du Azpeititik Urrestillara arteko bidegorrian, zubiaren inguruan. 2020an inauguratu zenetik, hainbat berrikuntza egin dira azpiegitura hobetzeko, herritarren beharrak kontuan hartuta.

Gehiago irakurri

Abian da anbulatorio ondoko zubiaren irisgarritasuna hobetzeko proiektuaren lizitazioa

Bi fasetan banatu zuen Azpeitiko udalak anbulatorio ondoko zubiaren irisgarritasuna hobetzeko proiektua. Lehen faseko obrak 2020an egin ziren, eta bigarreneko lanak lizitatuko ditu orain. Interesa dutenek urriaren 16ra arteko epea izango dute eskaintzak aurkezteko.

Gehiago irakurri

Asteartean, urriak 3, urriko ohiko plenoa egingo da

Datorren asteartean, hilak 3, urriko ohiko plenoa egingo da; 19:00etan hasita, udaletxeko pleno aretoan. Besteak beste, 2024ko ordenantza fiskalak izango dituzte hizketagai udal ordezkariek.

Gehiago irakurri

Matazak, Azpeitiko emakumeei buruzko memoria ariketa, ibilbide batean jasoa


Gaurkoan, memoria ariketa baten emaitza aurkeztu du Azpeitiko Udalak: Matazak proiektua. Urte luzez mamitu eta ondutako lana izan da, emakumeen memoria kolektiboa jasotzera eta zabaltzera datorren ariketa. Nagore Alkorta alkateak eta Leire Goenaga alkateordeak azaldu dutenez, “bigarren maila batean” geratu izan da emakumeek gizartean, ekonomian, politikan nahiz beste arlo askotan egindako ekarpena. “Bide luzea dago egiteko emakumeen oroimen historikoaren bueltan, eta, bide horretan, urrats bat gehiago egin nahi izan du Azpeitiko Udalak”, adierazi dute. Aurkezpenean izan dira Malen Aldalur Parekidetasun teknikaria eta Ione de la Cruz Emakume Txokoko dinamizatzailea ere.

Gehiago irakurri

Noka praktikatzeko aukera

Gizonen arteko elkarrizketetan, hika aritzea da ohikoena Azpeitian. Ez da gauza bera gertatzen, ordea, emakumeen arteko solasaldietan edo emakumeen eta gizonen artekoetan. Izan ere, tokaren aldean erabilera txikia du nokak.

Horren harira, nokaren ezagutza eta erabilera sustatzeko beharra ikusi du Udaleko Euskara Mahaiak. Premia horretatik abiatuta, HIKAstaroa antolatu dute elkarlanean Udal Euskaltegiak eta Azpeitiko Emakumeen Txokoak. Noka aldaera ikasi edo praktikatu nahi duten guztiei dago zuzendua, emakume zein gizonei.

Gehiago irakurri

Larunbat arratsaldean emakume skaterren erakustaldi irekia izango da

Argazki lehiaketa izango da arratsaldeko beste ekitaldietako bat; argazki kamera edo mugikorra erabili ahal izango dira argazkiak ateratzeko; han bertan azalduko dute zein izango diren arauak.

Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information