
- 29/03/2023
'Xapokeitan' lehiaketa abiatuko dute Udalak eta UKT-k, euskararen sustapena eta herri izaeraren transmisioa indartzeko helburuz
Xapokeitan euskaratik eta euskaraz sortutako lehiaketa abiatuko dute Azpeitiko Udalak eta Urola Komunikazio Taldeak. Lehiaketak hizkuntzaren sustapena eta herri izaeraren transmisioa ardatz ditu eta gaur aurkeztu dute apirilaren 17an hasiko den lehia. Aurkezpenean izan dira Eneritz Albizu Kultura eta euskara batzordeburua eta Leire Goenaga Hezkuntza batzordeburua eta Leire Larrañaga UKTko ordezkaria.
Leer más
- 29/03/2023
Zaurgarritasun egoeran edo arriskuan aurkitzen diren langabetuei zuzenduriko bi ikastaro eskainiko dira
Urola Erdian langabezia murriztu eta enplegua sustatzeko helburuarekin azken urtetan profilen arabera ekintza lerro estrategiko desberdinak ari da garatzen eskualdeko eragileekin lankidetzan, Iraurgi Berritzen garapen agentzia. Zaurgarritasun egoeran edo arriskuan aurkitzen diren langabetuei zuzenduriko “Urola Erdian ElkarEkin Eraginez III - UE3” proiektuaren baitan, zailtasun egoerak dituzten pertsona langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide egokituak eta eraginkorrak eskaintzen dira, horretarako eskualde mailako zerbitzuak integratuz.
Leer más
- 28/03/2023
Merkataritza establezimenduen aholkularitzarako programa eskainiko da 'Saltokitik enpresara' egitasmoaren baitan
Saltokien kudeaketan eta lehiakortasunaren inguruko aholkularitza eta formazio saioak dira Saltokitik enpresara egitasmoaren baitan. Batez ere, merkataritza jarduera duten establezimenduei zuzendurik dago eta parte hartzeko izena apirilaren 17rako eman behar da
Leer más
- 23/03/2023
Azpeitiko Udalak bere babesa adierazi nahi die Pasaian hil zituztenen senide eta gertukoei
39 urte bete ziren atzo Pasaiako badiako gertaeretatik eta familiak duela hiru urte egindako txosten baten berri jaso du. Azken gertaeren aurrean, Azpeitiko Udalak bere babesa azaldu nahi die senideei eta hildakoak oroitzeko egingo diren datozen hitzorduetan parte hartuko du udal gobernuak.
Leer más
- 23/03/2023
Kiroldegiko Familien Txokoak irekita jarraituko du asteburuetan
Abendutik irekitzen da txokoa 0-8 urte bitarteko haur eta familientzat. Hasiera batean, martxoaren bukaera arte irekita izatea aurreikusten zen, baina izan duen harrera ona eta erabilera egokia ikusita, udalak irekita mantentzea erabaki du; hala ere, erabilera aintzat hartuta hainbat egokitzaen egingo ditu ordutegian.
Leer más
- 23/03/2023
Eskola Kirolaren baitan, kirol orientazio saioak egingo dira larunbatean, Izarraizko atean
Eskola Kiroleko larunbateko saioan, orientazio saioak antolatu da eta haurrez gain gurasoek ere parte hartzeko aukera izango dute bertan. Izarraizko Atean egingo dira saioak. Lehen Hezkuntzako 6. mailakoak 9:00etatik 10:30era arituko dira eta 5. mailakoak, berirz, 11:00etatik 12:30era bitartean.
Leer más