Azpeitiko Udalak Janari Bankuaren bidez herrian okerren pasatzen ari direnei laguntzeko eginiko lan boluntarioa errekonozitu eta eskertu nahi izan die gaur, hainbat herritarri. Duela zortzi urte jarri zen abian Janari Bankua herria, eta sorrera hartatik lanean boluntarioki aritu dira duela hilabete batzuek arte 8 herritar.
"Denbora gero eta preziatuagoa den gizarte honetan, okerren pasatzen ari direnei zuen laguntza eskaintzeko denbora hartzea eskertu nahi dizuegu. Eskerrik asko, beharra zutenei lagunduz, Azpeitia hobeagoa egiteagatik", adierazi die Nagore Alkorta Azpeitiko Alkateak.