wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Azpeitiko memoriaren dibulgazioa sustatzeko, literatur lehiaketa antolatu dute Aranzadik eta Udalak
    Azpeitiko memoriaren dibulgazioa sustatzeko, literatur lehiaketa antolatu dute Aranzadik eta Udalak
    Emakumeen aurkako errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan (1936-1945) izango da literatur lehiaketako gaia. Bi maila izango ditu lehiaketak 16 eta 30 urte artekoen artean egingo da lehiaketa bat eta 30 urtetik gorakoen artean beste bat. Lanak entregatzeko epea azaroaren 2an bukatuko da. Nagore Alkorta alkateak azaldu duenez, "lehiaketa honen bidez, azpeitiarrak bere herriko memoria historikoa berreskuratzeko partaide egitea lortu nahi da egindako ikerketetatik abiatuta".  Read more...
  • San Inazio jaiak bertan behera uztea erabaki dute udalak eta eragileek
    San Inazio jaiak bertan behera uztea erabaki dute udalak eta eragileek
    San Inazio jaiak bertan behera uztea erabaki dute festetan parte hartzen duten 26 eragileek eta Azpeitiko Udalak. Erabaki “zaila” izan da, urte osoan festa hauek prestatzeko lan egiten dutelako herritar ugarik. Dena den, pena handiz, baina adostasunez hartu dute erabakia, eta aho batez esan dute une honetan “lehentasuna” duela herritarren osasunak, ezinezkoa delako baldintza hauetan saninazioak ospatzea. Read more...
  • Xaguxatarren atzetik, Azpeitia familian ezagutzeko aukera
    Xaguxatarren atzetik, Azpeitia familian ezagutzeko aukera
    Duela hainbat urtetatik Xaguxatarren parkea du Azpeitiak eta parkean haurrek hasitako abentura luzatzeko asmoz, Xaguxatarren ibilbidea osatu du Udalak. Familian herria ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen die haurrei eta bisitariei. Read more...
Azpeitiko memoriaren dibulgazioa sustatzeko, literatur lehiaketa antolatu dute Aranzadik eta Udalak
Emakumeen aurkako errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan (1936-1945) izango da literatur lehiaketako gaia. Bi maila izango ditu lehiaketak 16 eta 30 urte artekoen artean egingo da lehiaketa bat eta 30 urtetik gorakoen artean beste bat.
San Inazio jaiak bertan behera uztea erabaki dute udalak eta eragileek
San Inazio jaiak bertan behera uztea erabaki dute festetan parte hartzen duten 26 eragileek eta Azpeitiko Udalak. Erabaki “zaila” izan da, urte osoan festa hauek prestatzeko lan egiten dutelako herritar ugarik. Dena den, pena handiz, baina
Xaguxatarren atzetik, Azpeitia familian ezagutzeko aukera
Duela hainbat urtetatik Xaguxatarren parkea du Azpeitiak eta parkean haurrek hasitako abentura luzatzeko asmoz, Xaguxatarren ibilbidea osatu du Udalak. Familian herria ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen die haurrei eta bisitariei. Azpeitiko

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Barruko igerilekuko, muskulazioko eta fitness gelako hitzorduak ere sarean hartu daitezke

Ekainaren 15ean ireki zen barruko igerilekua, eta pixkanaka-pixkanaka ari da normaltasuna berreskuratzen. Prebentzio neurriak beharrezkoak dira oraindik, baina udala hasi da erabileraren arabera, neurriak egokitzen. Hala, erabiltzaileei erraztasunak eman asmoz, gaurtik kanpoko igerilekuan bezala, barruko igerilekuko, fitness gelako eta muskulariorako txandak online hartzeko aukera dago www.erreserbak.azpeitia.eus helbidean.

Hainbat aldaketa

Txandei dagokionez, orain arteko erabilera neurtuta, barruko igerilekura astean hiru aldiz joateko aukera izango da hemendik aurrera eta muskulaziora astean bost aldiz, ordu eta erdiz. 

Uda sasoian, abuztuan, mantenu lanak egiteko itxita izan ohi da epe batez barruko igerilekua. Aurten, ordea, alarma egoera dela eta itxita egon den epealdia aprobetxatu da lan horiek egiteko, eta, beraz, abuztu osoa irekita izango da. Kanpoko igerilekua, berriz, irailaren 27a arte irekita izango da. 

Egoera ikusita, normaltasunerako pausoak pixkanaka leuntzen doaz. Udalak orain artean erabiltzaileek erakutsitako jarrera eskertu nahi du, eta denok arduraz jokatzen jarraitzeko deia egin du. 

Gehiago irakurri

Joxe Takolo Bekara proiektuak aurkezteko, azken egunak

Astelehenean, uztailak 13 bukatuko da Joxe Takolo Bekara proiektuak aurkezteko epea. Azpeitiko Udalak, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Euskal Herriko Mendi Federazioak eskaintzen dute Joxe Takolo Beka 2001. urtetik, goi mailako mendiko egitasmoak bultzatzeko. Goi-mendia, abentura, zientzia, esplorazioa eta dibulgazioarekin zerikusia duten proiektuak bultzatze 3.000€ko beka da. Proiektuak Azpeitiko Udalean; presentzialki eta egoitza elektronikoaren bidez (udal webgunearen bidez).

Gehiago irakurri

Alarma egoera dela-eta hainbat tasen parte proportzionala kobratuko du Udalak

Atzoko uztaileko ohiko plenoan, Azpeitiko Udalak 2020. urteko egutegi fiskala berriro egokitzea erabaki zuen, aho batez. Horretaz gain, alarma egoera dela eta merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduen itxieraren ondorioz, beste hainbat tasaren parte proportzionala soilik kobratuko dela ere jakinarazi zuen Nagore Alkorta alkateak.

Gehiago irakurri

Datorren ikasturteko kirol jardueretan izena emateko epea astelehenean irekiko da

Azpeitiko Udalaren kirol patronatuak prest du datorren ikasturteko kirol jardueren eskaintza. Ikastaroak irailean hasiko dira eta izen emateko epea irekita izango da datorren astelehenetik. Inskripzioa, ohi bezala igerilekuko harreran egin beharko da.

Haur eta gazteei bideratutako kirol jarduerak, gorputz orekatua lortzeko saioak, gorputza aktibatu eta sasoian jartzekoan, intentsitate altuko jarduerak eta uretako jarduerak antolatu dira 2020/2021 ikasturterako. 

Gehiago irakurri

Eraberritu da Garate Anaia auzoa

Azpeitiko Udala Garate Anaia auzoa berritzeari ekin zion urtarrilean bertako bizilagunekin berritzeko proeiktua dostu ostean. Lanak bukatu ostean, Aitor Bereziartua zinegotzia auzotarrekin izan da obrei azken errepasoa ematen.

Gehiago irakurri

Oztopo zirkuitua eta hondar eskultura tailerra izango dira aste honetan, aisiaz gozatzeko

Udako ekintzen baitan, oztopo zirkuitua eta hondarrezko eskulturak egiten ikasteko tailerrak antolatu ditu aste honetarako Azpeitiko Udalak. Gazte naiz helduek aisiaz herrian gozatzeko aukera desberdinak eskaintzea da ekintza horien asmoa. Izen emateak udal webgunearen bidez egin daitezke.  

Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information