wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • 30 antzezlan, txontxongilo tailer eta erakusketa eta euskal antzerkigintzaren lehen topalekuarekin datoz Euskal Antzerki Topaketak
    30 antzezlan, txontxongilo tailer eta erakusketa eta euskal antzerkigintzaren lehen topalekuarekin datoz Euskal Antzerki Topaketak
     Urriaren 31n hasiko da aurtengo Euskal Antzerki Topaketen edizioa, eta ohi bezala euskarazko antzerki obra ugarirekin osatu dute aurtengo eskaintza. Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak topaketak egiteko lanean aritu diren guztiak eskertu nahi izan ditu hasteko: "Eskerrak topaketa hauek ilusioz antolatzen ibiltzen zareten guztioi, eskerrak zuen obrak aurkeztera etortzen zaretenoi, eta eskerrak aurten, bereziki, sorkuntza bekaren bidez zuen antzerkia hemen sortu eta hemen taularatuko duzuenoi". Read more...
  • Euskal Antzerki topaketetako sarrerak, on line
    Euskal Antzerki topaketetako sarrerak, on line
    Urriaren 31tik azaroaren 31ra bitartean Azpeitian izango diren Euskal Antzerki Topaketetarako sarrerak on-line erosteko aukera duzu jarraian.  Read more...
  • Esklabak-Iturzulo eremuko bigarren faseko 67 babestutako etxebizitzen zozketarako izena emateko epea zabaldu da
    Esklabak-Iturzulo eremuko bigarren faseko 67 babestutako etxebizitzen zozketarako izena emateko epea zabaldu da
    Azpeitiko Udalak azken urteotan abian jarritako Etxebizitza politiketan sakontzeko asmoz, Esklabak Iturzulo eremuan babestutako etxebizitza eraikitzeko bigarren fasean eraikiko diren etxebizitzetarako izen emateko epea ireki du. Bigarren fase honetan 67 etxebizitza eraikiko dira 39 babes ofizialeko eta 28 tasatu berezi: "Aurreko agintaldian, iazko udaberrian, babestutako etxebizitzen eskaintza egin zenean, azkarrago edo motelago garatuko zen plan bat aurkeztu genuen. Lehen faseko etxebizitza guztiak esleitu dira, eta oraindik ere etxebizitza beharra duten herritar ugari gelditu dira itxaron zerrendan. Pausoak beharren arabera emango zirela esan genuen, eta horregatik jarri dugu bigarren fasea abian", adierazi du Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak. Read more...
30 antzezlan, txontxongilo tailer eta erakusketa eta euskal antzerkigintzaren lehen topalekuarekin
 Urriaren 31n hasiko da aurtengo Euskal Antzerki Topaketen edizioa, eta ohi bezala euskarazko antzerki obra ugarirekin osatu dute aurtengo eskaintza. Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak topaketak egiteko lanean aritu diren guztiak eskertu nahi
Euskal Antzerki topaketetako sarrerak, on line
Urriaren 31tik azaroaren 31ra bitartean Azpeitian izango diren Euskal Antzerki Topaketetarako sarrerak on-line erosteko aukera duzu jarraian.    Urriak 31, osteguna 'Panpina'  Eskuratu sarrera   Azaroak 1,
Esklabak-Iturzulo eremuko bigarren faseko 67 babestutako etxebizitzen zozketarako izena emateko
Azpeitiko Udalak azken urteotan abian jarritako Etxebizitza politiketan sakontzeko asmoz, Esklabak Iturzulo eremuan babestutako etxebizitza eraikitzeko bigarren fasean eraikiko diren etxebizitzetarako izen emateko epea ireki du. Bigarren fase
arreta zerbitzua
azpeitia turismoa
hauteskundeak eu

Zuhaitzak hondatu eta moztu dituztela Goenan salatu nahi du Udalak

Azpeitiko Udalak duela zenbait egun Goenako zelaian hainbat zuhaitz moztuta edo hondatu eta botata bilatu zituen. Hasiera batean, ekaitzaren eta haize bolada handien eraginez erori zirela uste izan zuten. Adituak bertaratu zirenean, ordea, zuhaitzak moztuta eta nahita hondatuta zeudela ohartu ziren.

Gehiago irakurri

Doako zientzia tailerrak izango dira haurrentzat, azaroan, Basazabal Formazio zentroan

Azpeitiko Udalak haur eta gaztetxoei zientziarekiko ikusmina sortu asmoz antolatu du ekintza hau. LH 3tik 6ra bitarteko haurrei zuzendurik izango da tailerra eta esperimentuak eginez zientzia ulertaraztea izango da helburua. Saioak doan izango dira, baina beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. LH 3 eta 4koentzako saioa azaroaren 22an 17:30etik 19:30era bitartean izango da. L 5 eta 6koentzat azaroaren 23an 16:30etik 18:30era. 

Gehiago irakurri

'Giza baliabideak. Erakundeetako pertsonen zuzendaritza' ikastaroan izena emateko epea zabalik da

Azpeitiko Udalak Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean, giza baliabideen kudeaketaren inguruko ikastaroa antolatu du azaroaren 21 eta 28rako, bi ostegunetan. Basazabal Jauregian izango dira saioak, eta izena emateko formazio zentroko harreran egin dezakezu, e-posta bidal dezakezu Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera edo 688 845 118 telefonora deitu dezakezu.

Gehiago irakurri

Bihar, azaroak 12, ez ohiko plenoa izango da

Bihar, azaroak 12, asteartea, ez ohiko plenoa izango da, 19:00etan hasita. 

Gehiago irakurri

'Planoen Interpretazioa II. Tolerantziak' ikastaroan izena emateko epea zabaldu da

Azpeitiko Udalak IMH fabrikazio zentro aurreratuarekin duen hitzarmenaren baitan antolatu da Ikastaroa. 25 orduko ikastaroa izango da eta astelehenetik ostiralera, azaroaren25etik abenduaren 5era izango da ikastaroa. Astelehenetik ostegunera 16:00etatik 19:00etara izango dira saioak, eta ostiraletan 16:00etatik 18:00etara izango dira; ikastaroa Basazabalgo Formazio Zentroan izango da. 

Ikastaroa doan izango da, baina aurrez izena eman behar da Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.  helbidean edo 943 54 79 83 edo 688 845 118 telefonora deituta. 

Ikastaroan kotatzea, gainazaleko perdoiak, tolerantzia geometrikoak eta multzo mekaniko basikoen inguruko lanketak egingo dituzte parte hartzaileek.

Gehiago irakurri

Bidelan programan izena emateko epea zabalik da

Azpeitiko Udalak,Iraurgi Berritzeneko Enplegua arloaren bidez, azaroaren 18tik 26a Bidelan programa garatuko du; bereziki emakumeei zuzendutakoa izango da. Coaching teknikaren bidez, partaideek dinamika ezberdinak egingo dituzte bere gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko.

Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information