wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • 30 antzezlan, txontxongilo tailer eta erakusketa eta euskal antzerkigintzaren lehen topalekuarekin datoz Euskal Antzerki Topaketak
    30 antzezlan, txontxongilo tailer eta erakusketa eta euskal antzerkigintzaren lehen topalekuarekin datoz Euskal Antzerki Topaketak
     Urriaren 31n hasiko da aurtengo Euskal Antzerki Topaketen edizioa, eta ohi bezala euskarazko antzerki obra ugarirekin osatu dute aurtengo eskaintza. Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak topaketak egiteko lanean aritu diren guztiak eskertu nahi izan ditu hasteko: "Eskerrak topaketa hauek ilusioz antolatzen ibiltzen zareten guztioi, eskerrak zuen obrak aurkeztera etortzen zaretenoi, eta eskerrak aurten, bereziki, sorkuntza bekaren bidez zuen antzerkia hemen sortu eta hemen taularatuko duzuenoi". Read more...
  • Euskal Antzerki topaketetako sarrerak, on line
    Euskal Antzerki topaketetako sarrerak, on line
    Urriaren 31tik azaroaren 31ra bitartean Azpeitian izango diren Euskal Antzerki Topaketetarako sarrerak on-line erosteko aukera duzu jarraian.  Read more...
  • Esklabak-Iturzulo eremuko bigarren faseko 67 babestutako etxebizitzen zozketarako izena emateko epea zabaldu da
    Esklabak-Iturzulo eremuko bigarren faseko 67 babestutako etxebizitzen zozketarako izena emateko epea zabaldu da
    Azpeitiko Udalak azken urteotan abian jarritako Etxebizitza politiketan sakontzeko asmoz, Esklabak Iturzulo eremuan babestutako etxebizitza eraikitzeko bigarren fasean eraikiko diren etxebizitzetarako izen emateko epea ireki du. Bigarren fase honetan 67 etxebizitza eraikiko dira 39 babes ofizialeko eta 28 tasatu berezi: "Aurreko agintaldian, iazko udaberrian, babestutako etxebizitzen eskaintza egin zenean, azkarrago edo motelago garatuko zen plan bat aurkeztu genuen. Lehen faseko etxebizitza guztiak esleitu dira, eta oraindik ere etxebizitza beharra duten herritar ugari gelditu dira itxaron zerrendan. Pausoak beharren arabera emango zirela esan genuen, eta horregatik jarri dugu bigarren fasea abian", adierazi du Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak. Read more...
30 antzezlan, txontxongilo tailer eta erakusketa eta euskal antzerkigintzaren lehen topalekuarekin
 Urriaren 31n hasiko da aurtengo Euskal Antzerki Topaketen edizioa, eta ohi bezala euskarazko antzerki obra ugarirekin osatu dute aurtengo eskaintza. Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak topaketak egiteko lanean aritu diren guztiak eskertu nahi
Euskal Antzerki topaketetako sarrerak, on line
Urriaren 31tik azaroaren 31ra bitartean Azpeitian izango diren Euskal Antzerki Topaketetarako sarrerak on-line erosteko aukera duzu jarraian.    Urriak 31, osteguna 'Panpina'  Eskuratu sarrera   Azaroak 1,
Esklabak-Iturzulo eremuko bigarren faseko 67 babestutako etxebizitzen zozketarako izena emateko
Azpeitiko Udalak azken urteotan abian jarritako Etxebizitza politiketan sakontzeko asmoz, Esklabak Iturzulo eremuan babestutako etxebizitza eraikitzeko bigarren fasean eraikiko diren etxebizitzetarako izen emateko epea ireki du. Bigarren fase
arreta zerbitzua
azpeitia turismoa
udal tramiteak1
denonartean

Frankismo garaiko giza eskubide urraketak biltzen dituen liburua aurkeztuko dute Udalak eta Aranzadik, azaroaren 20an, ekitaldi irekian

Azaroaren 20a aukeratu dute Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak 'Azpeitia 1945-1975. Giza eskubideen urraketak eta errepresioa diktadorea hil artean' liburua aurkezteko. egun horretan, 19:00etatik aurrera liburua aurkezteko ekitaldi irekia izango da udaletxeko 5. solairuan. Liburu honekin, gainera, Azpeitiko Udalak 36ko Gerratik gaur egun artera arteko denbora tarte guztietako giza eskubide urraketen inguruko azterketak guztiak eginda izango ditu: "Euskal Herrian horrelako lan oso bat egina duen lehen herria izango da Azpeitia", adierazi du Javi Buces Aranzadi Zientzia elkarteko historialariak. "Gertaera nagusien inguruko egia jakiteko ikerketak eginak ditugu, edonoren eskura, baina justizia eta erreparazioaren baitan, oraindik ere erronka handiak ditugu. Elkarlanean jarraituko dugu, memoriaren baitan lanean. Ez da ezer amaitzen hemen, hau lanketaren oinarria besterik ez da. Elkarlanean pauso berriak emango ditugu", gaineratu du Nagore Alkorta alkateak. 

Gehiago irakurri

Gautenak herrian eskainiko dituen zerbitzu eta proiektuen berri emateko bilera irekia izango da azaroaren 19an

Loiolabide auzoan, Gautenak epe motzean izango dituen zerbitzuetarako guneak egokitzen hasi berri dira. hori dela eta, Udalak, auzokideei eta interesa duen orori Gautena zer den, zer lan egiten duen eta Loiolabideko azpiegitura horietan eskainiko dituzten zerbitzuen berri emateko bilera irekia egingo du datorren asteartean, azaroak 19, 19:00etan, Udaletxeko 5. solairuan. Bertan Gautenako kideak eta udal ordezkariak izango dira. 

Gehiago irakurri

Adinekoen automia lantzeko Goiz lagun zerbitzua indartuko du 2020an Udalak

Apirilean jarri zen hauskortasun egoeran dauden adineko pertsonei zuzenduriko Goiz lagun zerbitzua. "Hasieratik arrakasta handia izan duen zerbitzua izan da, eta Azpeitiko udalak datorren urtean Sanjuandegi auzoan eskaintzeko erabakia hartu du. Menpekotasun egoerak prebenitzeko zerbitzu garrantzitsua dela uste du Udalak, eta horregatik, emaitzak ikusita, hartu du erabaki hori", adierazi du Leire Goenaga Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak. Hasieratik, bidelagun Caixa izan dute, gizarte ekintzara bideratzen dirua jaso du Udalak eta eskerrak eman dizkio Goenagak Azpeitiko Bulegoko zuzendari Maider Elizegiri. 

Gehiago irakurri

Zuhaitzak hondatu eta moztu dituztela Goenan salatu nahi du Udalak

Azpeitiko Udalak duela zenbait egun Goenako zelaian hainbat zuhaitz moztuta edo hondatu eta botata bilatu zituen. Hasiera batean, ekaitzaren eta haize bolada handien eraginez erori zirela uste izan zuten. Adituak bertaratu zirenean, ordea, zuhaitzak moztuta eta nahita hondatuta zeudela ohartu ziren.

Gehiago irakurri

Doako zientzia tailerrak izango dira haurrentzat, azaroan, Basazabal Formazio zentroan

Azpeitiko Udalak haur eta gaztetxoei zientziarekiko ikusmina sortu asmoz antolatu du ekintza hau. LH 3tik 6ra bitarteko haurrei zuzendurik izango da tailerra eta esperimentuak eginez zientzia ulertaraztea izango da helburua. Saioak doan izango dira, baina beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. LH 3 eta 4koentzako saioa azaroaren 22an 17:30etik 19:30era bitartean izango da. L 5 eta 6koentzat azaroaren 23an 16:30etik 18:30era. 

Gehiago irakurri

'Giza baliabideak. Erakundeetako pertsonen zuzendaritza' ikastaroan izena emateko epea zabalik da

Azpeitiko Udalak Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean, giza baliabideen kudeaketaren inguruko ikastaroa antolatu du azaroaren 21 eta 28rako, bi ostegunetan. Basazabal Jauregian izango dira saioak, eta izena emateko formazio zentroko harreran egin dezakezu, e-posta bidal dezakezu Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera edo 688 845 118 telefonora deitu dezakezu.

Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information