wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Gaur goizean 9:00etatik aurrera ari dira adinekoen bakardadeari buruz hausnartzen, Azpeitiko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak antolatutako aste honetako bigarren jardunaldian. 80 bat lagun dira jardunaldian. Helburua da adineko pertsonen egoera hobeto ezagutu eta beren bizi baldintzak hobetzea da. Gaurkoan, bakardadearen gaia aztertuko dute, adinekoak bereziki kezkatzen dituen gaia delako. Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea joan da parte hartzaileei ongietorria ematera, eta herritarrei proposamenak egiteko esan die: "Herritarren intereseko diren gaien inguruko ikastaroak antolatzea da gure helburua. Ideia edo proposamene  bat baduzue, jakinaraziguzue, eta saiatuko gara antolatzen", adierazi du. 

Bakardadeari aurre egiteko zer egin daitekeen aztertu eta aukera desberdinak ezagutzeko aukera izango da. Javier Yanguas psikologoa, Gloria Martin psikologoa eta Edurne Zubia Azpeitiko Gizarte Zerbitzuetako arduradun teknikoa izango dira gaurkoan hizlari.