wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Hilero bezala, badator otsaileko Plazatarrak ekimena. Otsailaren 22an izango da, ostiralean, arratsaldeko 17:30etik 19:00etara eta oraingoan, Ekoetxera joango dira parte hartzaileak, naturarekin harremanetan hainbat ekintza egiteko bertako hezitzaileekin batera. Topalekua Txiki Txoko Ludotekaren parean izango da.

Beti bezala HH 5 eta LH 6 urte bitarteko haurrei eta beren gurasoei zuzendutako ekintzada eta ezinbestekoa izango da lau umeko arduradun batek, gutxienez, izena ematea eta ekintzan parte hartzea.

Izen-ematea otsailaren 20ra arte, asteazkenera arte, zabalik egongo da eta ohi bezala Gazte Informazio Bulegoan (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezua bidalita, 943 15 71 60 telefonora deituta edo bertaratuta) edo Ludoteketan eman daiteke.