wrapper

Oharrak

Azaroan, asteazken eta asteazken goizetan, 11:00etan hasita, abdominal-hipopresiboen tailerra izango da. Izen ematea igerilekuko harreran egin daiteke.

Sabela, zoru pelbikoa eta bizkarra tonifikatzea, postura txarrak eta bizkarreko miñak zuzentzea, haurdunaldi osteko errekuperazio egokia izatea, inkontinentzia arazoak gutxitu eta ekiditea edo gerrialdeko perimetroa murriztea helburu du tailer honek.

Saioak azaroaren 4an hasiko dira eta astelehen eta asteazkenetan izango dira 11:00etatik aurrera igerilekuan, hilabetez. -Tailerraren prezioa 30.90€koa izango da Kirol Patronatoko bazkide direnentzat eta 54,80€koa bazkide ez direnentzat.

Talde osatzear, beste hainbat ekintzatan

Ikasturtean ematen diren jardueren baitan, hainbat ekintza azaroan martxan jartzeko taldea osatzear dago. Interesa dutenek, Igerilekura jo dezakete. honako ekintzak dira:

* CORE (astelehena-asteazkena), 18:00etan

* PILATES (astearte-osteguna), 15:15ean

* TOTAL-TRAINING GAZTE (12-16 urte / astelehena-asteazkena), 17:15ean

* MANTENTZE-GIMNASIA (astelehena-asteazkena-ostirala), 10:00etan

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information