wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalak herritarren etxebizitza beharrari erantzuna emateko babestuta etxebizitzen eskaintza zabaldu asmoz, udaberrian ohiko etxebizitzaz gain molde berriko etxebizitzetan bizi nahi duten herritarrei zuzenduta 'Azpeitia, elkarrekin bizi' prozesu parte hartzailea jarri zuen abian.

Prozesuko hurrengo bilera, bihar, urriak 22, 18:30etatik aurrera izango da, Basazalen.

Prozesu honen helburua da, herrian dagoen molde berriko etxebizitzen eskaera edo beharrari erantzuna ematea. Horretarako hasieratik etxebizitzak diseinatu eta definitzeko prozesua da abian dagoena. Lehen bi bilerak bezala, Hiritik at elkarteak gidatuko ditu ondorengoak ere.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information