Azpeitiko Udalak Esklabak-Iturzulo eremuko bigarren faseko etxebizitzen izen emateko epea zabalik du. Hori dela eta, herritarren artean sortutako kezka eta gelderei erantzun asmoz, Foruen Pasealekuko erakusketa aretoan informazio bulegoa jarriko du astebetez. Bertan, Azpeitia Berritzeneko teknikariak izango dira prozesuaren xehetasunak azaldu eta kasu partikularrei erantzuteko: "Informazio Bulegoa jarrita, herritarrei informazioa eskura jarri nahi diegu. Inork ez dezala izan erreparorik joan eta galdetzeko. Teknikariak argibideak eman eta herritarren kasu partikularrak aztertzeko eta erantzunak emateko egongo dira", adierazi du Josu Labaka zinegotziak.
Asko izaten dira izen emateen inguruko zalantzak, azken asteotan Azpeitia Berritzenen bulegoan herritarren kontsulta ugari jaso dituzte, eta bulegoarekin, herritarrei zabaltzak argitzeko bidea erraztea da helburua. Bide horretan, urriaren 24an,izen ematearen inguruko xehetasunak emateko bilera irekia ere egin zueten Udal arduradunek, Basazabalen. Diru sarreren ingurukoak izaten dira zalantza ugari eta Labakak edozein zalantzaren aurrean bulegora joateko gonbidapena egin die herritarrei: "Edozein zalantza txikiren aurrean, etorri bulegora, gertatu baita izena emateko baldintzak ez dituelakoan kontsulta egitera etorri eta izena emanda irtetea bulegotik".
Izen ematea, abenduaren 2a arte zabalik
Izenen ematea udaletxean egin daiteke. Babes ofizialekoen kasuan urtarrilaren 1ean ETXEBIDEN erosketa erregimenean altan dauden espedienteen zerrenda eskatuko da, beraz, aurretik eskaria egin beharko da, horretarako lehenbailehen eskaera egitea komeni da. Etxebiden eskaera udaletxe bitartez egin daiteke bertan sarrera emanez. Internet bidez Etxebidekoko web-orrian ere egin daiteke tramite hori, baina altan egotea ez da automatikoa izaten.
Tasatuen kasuan izena ematea abenduaren 2ra bitartean egin ahalko da. Tasatuen kasuan derrigorrez udaletxean eskaera egin beharko da.
Informazio gehiagorako 943 15 71 83 telefonora deitu Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi daiteke.