wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Loiolabide auzoan, Gautenak epe motzean izango dituen zerbitzuetarako guneak egokitzen hasi berri dira. hori dela eta, Udalak, auzokideei eta interesa duen orori Gautena zer den, zer lan egiten duen eta Loiolabideko azpiegitura horietan eskainiko dituzten zerbitzuen berri emateko bilera irekia egingo du datorren asteartean, azaroak 19, 19:00etan, Udaletxeko 5. solairuan. Bertan Gautenako kideak eta udal ordezkariak izango dira. 

2018ko uztailean, Azpeitiko Udalak Loiolabide 65-67, 75-77 eta 81-83 etxe-atarien lokalen lagapena onartu zuen udalbatzan. Lokal horietan Gautena Autismoaren nahasmena duten pertsonen familien Elkartearen hainbat zerbitzu jartzeko egokitzapenak egiten hasi berri dira.

Azpeitiko Udalak Gautenak egindako eskari bati erantzun asmoz egin zuen lokal horien lagapena. Autismoa duten pertsonentzako eta beren familientzako azpiegitura eta zerbitzuak herrian eskaintzeko baliabideak eskaintzea onartuz. Obrak hasi berritan herritarren bildu nahi izan dute bi erakundeek proiektua azaldu eta zalantzak argitzeko.