wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azken urteotan Azpeitiko Udalak neurri desberdinak hartu ditu ingurumena zaindu eta herritarren artean gai horren inguruan sentsibilizazioa lantzeko. Hala, indar berezia egin da Urola ibaia balioan jarri eta ibaiak herrian duen garrantzia azpimarratzeko: “Herria alde batetik bestera zeharkatzen du ibaiak. Azpeitian presentzia izugarria du ibaiak, eta ibai ingurua berreskuratu eta ibaiaren beraren kalitatea bermatzeko neurriak hartu izan ditugu”, adierazi du Aitor Bereziartua Ingurumen batzordeburuak.


Ibaia maiz aztertu ondoren baranden azpian burdin-sareak jartzea proposatu zuen herritar talde batek: “Arazoaren sustraia gure kaleetan barreiatuta ikus ditzakegun hondakinen kopuru handia da, ez soilik jende asko biltzen den egunetan, jaietan, kontzertuetan eta abarretan, baizik eta urteko edozein egunetan, nola; tabako-bilgarriak eta gozokiak, plastikoak, paperak, poteak eta zigarro-muturrak, besteak beste, haizeak edo euriak eramaten baititu gehienbat”, adierazi du Gorka Alberdi proposamena egin zuen herritar taldeko eta Eguzki Talde Ekologistako kideak. 


Azken asteotan, pauso berri bat eman da. Proposamen zehatza egin zioten Udalari: kaleko plastiko eta zikinkeriak ibaira ez erortzeko sarea jartzea barandan zeuden guneetan. Eskaera egin ostean, elkarrekin Azpeitiko errealitatea aztertu zuten, eta 845 metro inguruan sarea jartzeko plagintza egin dute. Azpeitian, ibaiaren ertzetan horma dago gune askotan, eta hormak babesten du zikinkeriatik ibaia.
Egindako plangintza abian jarri dute, eta dagoeneko Alde Zaharraren inguruko hainbat gunetan sarea ikus daiteke. 2019an, 845 metro horietatik 250-300 metro inguruan jarri da sarea proba gisa, eta Udalak datorren urtean, babes gabeko guneak egokitzeko konpromisoa hartu du.


Biak jakitun dira ibaien zikinkeriaren arrazoi bakarra ez dela kaleen zikinkeria. Esaterako, erreketatik gertu dauden industrialdeetan, eta obretan sortzen diren hondakinen gaia lantzeko beharra ikusten dute. Ahaztu gabe gaur egun oraindik ere zuzenean zaborretara botatzen direla zaborra ez diren hondakinak; hala nola aulkiak, mahaiak, trafiko seinaleak eta piboteak zuzenean ibaira, ur zikinak estolderiara, eta hondakinak mendi bideetara… “Jokabide horiek erabat debekatuta daudela gogorarazi nahi dugu, horrela jasotzen du araudiak. Horrekin guztiarekin amaitzea ere, herritarren esku dago ", adierazi dute.
Bukatzeko, Alberdik eskerrak eman nahi izan dizkio Azpeitiko Udalari: “Benetan eskertzen dugu Azpeitiko Udalak Urola ibaia hobetzeko hartutako konpromisoa”. Ibaiaren garrantzia eta kalean sortzen diren hondakinen inguruko sentsibilizazioa lantzeko hainbat ekintza ere badituzte eskuartean, epe motzean egiteko.