Azpeitiko Udalak, Denon Artean parte hartze prozesuaren baitan, Elosiagako frontoia berritzeko eskaera jaso zuen. Hala, iaz, paretak konpondu eta pintatu ziren, eta orain, frontoiko zorua berritu da. "Auzoetako bizitza hobetzeko neurriak hartzen goaz azken urteotan. Frontoiek estimu handia izan ohi dute auzoetan, eta orain, frontoia berrituta dute Elosiaga auzoan", adierazi du Aitor Bereziartua zinegotziak. Frontoiko zorua berritzeko 6.026,77€ko inbertsioa egin du Udalak.