wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalak Gabonetako ekintza berezietan, era batera edo bestera, lagundu duten guztiei eskerrak adierazi nahi dizkie. Gabon giroan, ekintza arrakastatsuak egina, eta herritarrek ekintza horiek antolatu eta aurrera eramaterakoan erakutsitako eskuzabaltasuna eskertu eta balioan jarri nahi du Udalak.

Santo Tomasetatik hasi eta Errege Eguna bitartean ekintzaz beteta izan da Azpeitiko agenda. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, Udal Musika Bandaren eta bestelako kontzertuak, Gabonetako haur parkea, haur eta gaztetxoentzako ekintzak, zinema eskaintza eta Erregeen kabalgata ospatu dira, besteak beste: "Ekintza guzti-guztiak ondo joan dira, eta eskertzekoa da, herriko eragile eta norbanakoek ekintzak antolatzerakoan eta gauzatzerakoan erakutsitako inplikazioa. Bakoitzak beretik jarrita ekintza guztiak ondo joan dira, eguraldiak ere lagundu digu eta oso pozik gaude", zehaztu du Mikel Odriozola Festa batzordeburuak.

Herriko ikastetxeak, Udal Musika Banda, Itsasi, Bertan, Juan Antxieta Musika Eskola eta kabalgatako paje eta laguntzaileak, gozokiak eman dituzten guztiak eta beren borondatez antolaketa lanetan aritu diren norbanako guztiei beren esker ona adierazi nahi die Udalak: "Herritar guzti horiek gabe ez zen posible izango guzti hori antolatzea, eta horregatik eskertu nahi diegu", gaineratu du.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information