wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Mozorrroz bete da Azpeitia, Astelehen Karnabalean
    Mozorrroz bete da Azpeitia, Astelehen Karnabalean
    Txikienek emen diete hasiera mozorroen egunari. Eguerdirako ehundaka eta ehundaka haur, gazte eta heldu dabiltz jai giroan mozorrotuta. Mozorroen desfilean parte hartzaile asko eta asko izan dira, eta betiko zein morrozo originalez alaitu dute Alde Zaharra. Desfilearen ondoren, Kantu Kolore taldearekin dantzaldia izan da; arratsaldean segituko du festak.  Read more...
  • Jai Karnabal elegantea
    Jai Karnabal elegantea
    Eguraldia lagun, herritar andanak hartu du gaur Azpeitiko Alde Zaharra. Eguerdiko Artzain-inudeen pasierak bat egin du elegante jantzita irtendako ehundako herritarrekin eta giro ederra izan da eguerdian plazan. Itsasiko artzain-inudeek, ohiturari jarraituz kalejira egin dute, tartean, San Martin Egoitza atarian geldialdia egin dute beren dantza eta kantuekin egoilarrak alaitzeko. Segidan, plazara joan eta han eskaini ditu beraien ikuskizuna. Ikusi eguerdiko argazkiak.  Read more...
  • Udaltzainen lan poltsa osatzeko izen ematea irekita izango da bihartik martxoaren 12a bitartean
    Udaltzainen lan poltsa osatzeko izen ematea irekita izango da bihartik martxoaren 12a bitartean
    Otsailaren 21etik martxoaren 12a bitartean egin daiteke lan-poltsan sartzeko eskaera. Eskabidea udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan. Azpeitiko Udalak Udaltzainen lan-poltsa osatzeko deialdia eta oinarriak argitaratu ditu. Gaur argitaratu da iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta 15 lan-egun izango dira eskabideak aurkeztu ahal izateko; martxoaren 12a bitartean. Read more...
Mozorrroz bete da Azpeitia, Astelehen Karnabalean
Txikienek emen diete hasiera mozorroen egunari. Eguerdirako ehundaka eta ehundaka haur, gazte eta heldu dabiltz jai giroan mozorrotuta. Mozorroen desfilean parte hartzaile asko eta asko izan dira, eta betiko zein morrozo originalez alaitu dute Alde
Jai Karnabal elegantea
Eguraldia lagun, herritar andanak hartu du gaur Azpeitiko Alde Zaharra. Eguerdiko Artzain-inudeen pasierak bat egin du elegante jantzita irtendako ehundako herritarrekin eta giro ederra izan da eguerdian plazan. Itsasiko artzain-inudeek, ohiturari
Udaltzainen lan poltsa osatzeko izen ematea irekita izango da bihartik martxoaren 12a bitartean
Otsailaren 21etik martxoaren 12a bitartean egin daiteke lan-poltsan sartzeko eskaera. Eskabidea udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan. Azpeitiko Udalak Udaltzainen lan-poltsa osatzeko deialdia eta oinarriak argitaratu ditu. Gaur argitaratu da
arreta zerbitzua
azpeitia turismoa
udal tramiteak1
denonartean

Astebete eskas falta da Jai Karnabalerako, baina giroa berotzen joateko, Kaldereroak izango dira bihar, larunbata. Inauteriak iragarriko dituen kalejira 19:00etan hasiko da

Arana kaletik irten eta kalejira egingo dute. Bidean, San Martin egoitzara joango dira hango egoiliarrei pare bat kantu abestera. Bisitan izango dira Juan Antxieta Musika Eskolako kideak kantuan, eta Udal Musika Banda. Alde Zaharreko kaleak igaro ondoren, plazan bilduko dira abesti desberdinak jotzeko. Aurten, Udal Musika Bandak ez du ohi bezala kalejiran musika zuzenean eskainiko, izan ere azken urteotan herritar ugari dira festara animatzen direla eta zailtasunak izaten dira musika entzuteko. Hala, aurten kaleko bozgorailuetatik izango da musika kaleetan zehar. Plazara iristean, ordea, Udal Musika Bandak zuzenean joko ditu bi pieza.

Azpeitiko Udalak herritar, talde, elkarte eta eragile guztiak gonbidatu nahi ditu zartagin, mailu eta abestiekin kalderero konpartsan parte har dezaten.

Asteburuko beste hainbat ekintza
Asteburuan, kaldereroez gain, izango dira beste hainbat kontzertu ere. Hala, gaur bertan ArkupekoHotsak proiektuaren baitan, Larra bideak eta Lizar izango dira Sanagustinen. Bihar, berriz, arratsaldean, Ekain Ibargurenek Alejop! ikuskizuna eskainiko du 17:00etatik aurrera Soreasun eta Ilegales taldearen txanda izango da gauean; Sanagustin kulturgunean, 23:00etatik aurrera.

Igandean, berriz, Julian Barrenetxea abesbatzaren eta Udal Musika banderen kontzertua izango da 13:00etatik aurrera. Arratsaldean, Xabier Zabala, Garikoitz Mendizabal eta Kaabestriren Bidean proiektua izango da gozatzeko.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information