wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Sansebastianetako giroa pasata, balorazio bilera egin ohi dute danborradako taldeek eta Udala ordezkariek. Duela zenbait egun egin zuten bilera, eta orohar, hobetzeko hainbat puntu aipatu bazituzten ere balorazio positiboa egin dute helduen danborradako taldeek. Mikel Odriozola festa batzordeburuak taldeen inplikazioa eta elkarlana eskertu nahi izan zituen.

1.500 lagun momentu berean danborra jotzen aritzeak duen balioa azpimarartu zuten behin eta berriz. Hala ere, horrek bere ondorioak ere badituela aipatu zuten. Horretaz gian, sansebastian eguneko bandera jaitsiera beste modu batera ere aipatu zen. Proposamen gisa, horrelako beste hainbat gai lantzeko bilera gehiago edo festen koordinazioa landuko duen taldetxo bat sortzeko aukera plazaratu zen. “Badaude hobetu daitezkeen edo egokitu daitezkeen festaren hainbat kontu, eta denon artean adostuta egitea da onena”, adierazi du Mikel Odriozola Festa batzordeburuak

okumentala, datorren urtean

Datorren urteari begira, Udalak proposamen bat du: “Datorren urtean 40 urte beteko dira emakumeek lehen aldiz irten zutela danborra jotzen. Pauso garrantzitsua izan zen hura gurea bezalako festa batean. Eta festaren bilakaerarekin zuzenean lotutako gertakaria izan da, ziurrenik. Gaur egun oso normaltzat dugun kontu bat da, baina bada zer kontaturik. Urtemuga horri tiraka, danborradaren historia eta istorioak bilduko dituen dokumental bat egitea proposatu genuen, eta ontzat eman zen”, adierazi du. Aurtengo danborrada hainbat irudi hartzeko aprobetxatu da, eta urtean zehar protagonistekin elkarrizketak egingo dira. Hala, dokumentala datorren sansebastianetarako prest izango da. Dokumentalean bildu daitezkeen istorioen edo protagonisten inguruko ekarpenak egiteko aukera ere ireki zitzaien taldeei.