wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

2017an jarri zen abian Kirol Orientazio Zerbitzua, ahalik eta herritar gehien jarduera fisikoaren onuraz jabetzeko. Ordutik, 151 erabiltzaile ditu zerbitzuak. Aste honetan balorazioa egiteko bilera izan du sareak: "Ariketa fisikoaren bidez edozein gaitz, min edo patologia duten herritarrei laguntzea da helburua, eta, egia esan, erabiltzaileek zerbitzuaren inguruan egiten duten balorazioa oso positiboa da. Erabiltzaileetako askok eta askok beren egunerokoan ariketa fisikoa egitea ohitura bihurtu dute, eta hori positiboa da oso", adierazi du Egoitz Arruti Kirol Batzordeburuak. 


Kirol Orientazio zerbitzua 2017ko azaroan jarri zuen abian Azpeitiko Udalak. Zerbitzu honen helburua da jarduera fisikoaren onurak ahalik eta herritar gehienengana iristea, beren osasun fisiko, psikiko eta soziala hobetzeko asmoarekin, eta horretarako banan banako aholkularitza eskaini eta jarraipena egiten du.

Kirol Orientazio zerbitzua eragile ezberdinen arteko elkarlanean sortu zen hasiera hasieratik. Hala, Udalaren kirol saila, Gizarte Zerbitzuak eta Gazteria eta Parekidetasun Sailak, ikastetxe guztiak, Baigera eta osasun zentroaren elkarlana da zerbitzuaren gakoa. “Garrantzitsua izan zen 2018an Osasun Zentroa gure sarera atxikitzea, izan ere, gaur egun, erabiltzaileen erdiak beren familia medikuak bideratuta etorri ohi dira zerbitzura”, gaineratu du Arrutik. Hala, gaur egun erabiltzaileen % 51 osasun zentrotik bidatutakoak dira; %36a bere kabuz etorri da; %19 Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik eta %4 ikastetxeetatik.


Zerbitzuak 151 erabiltzaile ditu, eta oso uzte gutxi izan ditu %3 inguru: “Horrek erabiltzaileek zerbitzuaren inguruko informazio asko ematen du. Erabiltzaileak gustura jotzen dute zerbitzura, eta on egiten diela nabaritzen dute. Horretaz gain, zerbitzua gauzatzen duten pertsonen inplikazioak, konpromisoak eta profesionaltasunak ere eragin zuzena duela uste dut”, zehaztu du.


151 erabiltzaile horietatik %63 emakumeak dira eta %37 gizonak. Adina, berriz, 50 eta 70 urte artekoak badira ere ia erdiak, %49a, urte gutxiko herritarretatik 80 urte bitarteko erabiltzaileak daude.


Erabiltzaileen patologiak oso anitzakdira, baina badira hiru nagusitu direnak:obesitatea, diabetesa eta hipertentsioa.


Zerbitzura hurbildutako bakoitzari egokitutako ariketa fisikoa gomendatu zaie, motibazioaren bitartez jarduera fisikoa beraien egunerokotasunera txertatu dezaten.

AURREZ AURREKO ZERBITZUA
Igerilekua
Asteartea: 10:00etatik 12:30etara eta 15:00etatik 17:00etara
Aurrez hitzordua hartu behar da: 688845119 edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Anbulatorioa
Ostirala: 11:15etatik 12:30era (medikuaren aginduz)