wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Azpeitiko Udala eta boluntario sarea Azpeitira bizitzera etorritako etorkinei deika hasi dira. Dei horien helburua da pertsona horiei beharrezko informazioa ematea eta koronabirusaren inguruko prebentzio zein konfinamendu neurriak ezagutzen dituztela bermatzea. Hain zuzen, herriko pertsona babesgabeenei begira ari dira lanean boluntarioak, eta ildo horretan, garrantzitsua ikusi dute etorkinak behar bezala informatzea. Izan ere, informazio-sare, ohitura, hizkuntza… desberdinak izan ditzakete pertsona horiek; askok egoera sozial konplikatua bizi dute, sorterritik eta familiarengandik urrun daude, eta herritar bezala, haiek ere babesteko, informazioa berme guztiekin helarazi behar zaie. Horretarako, hainbat herrialdetako boluntarioak ari dira deiak egiten, eta guztien artean saiakera egiten ari dira hainbat hizkuntzatan pertsona horiengana hurbiltzen, hartzaileak ahalik eta erosoen senti daitezen.

Nagore Alkorta alkatea eskerrak eman dizkie boluntario lanetan dabiltzan 130 herritarrei: “Boluntarioen laguntzarik gabe, ezingo genuke horrenbeste herritarrekin zuzeneko harremana mantendu, eta benetan ari dira beharrezko lana egiten”. Alkateak nabarmendu du indarrak batzen direnean “eraginkorrago” lan egiteko aukera dagoela, eta horren erakusle dela ezohiko egoera honetan herritarrak erakusten ari diren ilusioa eta gogoa. Horrez gain, garrantzia eman die herritarren ideia eta proposamenei ere: “Denon artean pentsatutako eta egindako ekintzek balio handiagoa dute. Etorkinei begira lan egiteko proposamena boluntario taldetik etorri da, eta asko eskertzen dugu horretan ere laguntzea”.

Adinekoei deika jarraitzen dute boluntarioek

Beste estatu batzuetatik Azpeitira etorritako bizilagunez gain, 70 urtetik gorako adineko guztiei deika ari dira boluntarioak. Denera, 2.528 adinekori deituko zaie; datozen egunotan bukatuko dute horrekin. Herritarren osasuna zaintzeko, lehentasunezkotzat hartu da adinekoak ondo informatuta izatea eta beharrezko laguntza dutela jakitea. Deiarekin, informazioa ematen zaie eta zer moduz dauden galdetzen zaie. Horrez gain, erosketak egiteko, farmaziako produktuak erosteko edo hondakinak ateratzeko laguntza eskaintzen zaie.

Deiekin hasi aurretik, gutun bat bidali zitzaien 65 urtetik gorako herritar guztiei. Bertan, informazioa eta egunerokoari aurre egiteko informazioa eskaini zitzaien. Horretarako, bi telefono zenbaki ditu udalak 943 15 71 92 eta 943 54 79 83. Horrez gain, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita ere, laguntza edo informazio gehiago jaso daiteke.