wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Udalak eta Bertan-ek martxan jarritako ekimenak erantzun bikaina izan du, eta gaur salgai jarritako 1.500 bonoak goizean bertan agortu dira. Noiz eta nola zehaztu ez den arren, beste hainbeste bono jaulkiko dira epe laburrean.

COVID-19ak sortutako kalteen aurrean bertako merkataritza eta ostalaritza txikia sustatzea eta, aldi berean, herritarrei beren erosketak egiteko pizgarria ematea helburutzat hartuta, ‘Azpeitia Zaindu’ bono kanpaina jarri dute martxan gaur Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak. Ekimen honen bidez, 35€ ordaindu eta herriko saltokietan gastatzerakoan 50€ko balioa duten bonoak jarri dira salgai.

Antolatzaileen aurreikuspenik hoberenak betez, goizean goizetik herritar ugarik nahi izan du bonoak eskuratu. Horrela, Internet bidez salgai jarritako 750 bonoak 13 minututan agortu dira eta ilara luzeak osatu dira Bertan-en bulegoan, goizean zehar beste 750 bonoak saltzeraino. Horrenbestez, salgai jarri diren goiz berean agortu dira bono guztiak.

Arrakasta ikusirik, Azpeitiko Udalak eta Bertan-ek bono gehiago jaulkitzea adostu dute, beste 1.500 bono, hain zuzen ere. Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola eskuratu ahal izango diren bono horiek. Hurrengo egunetan zehaztu eta jakinaraziko da.

Gaurko egunean zehar bonoa erosteko interesa agertu eta erosketa burutu ezin izan dutenen zerrenda bat osatu da eta bono berriak jaulkitzen direnean, lehentasuna izango dute pertsona horiek.