wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Martxoaren 15ean Covid-19aren ondorioz ezarritako alarma egoerak Azpeitiko zein Urola Erdiko enpresa industrialetan izaten ari den eragina gertutik aztertzean ari da Azpeitiko Udala. Egoeraren jarraipena egiteko, Nagore Alkorta alkatea, Zestoa eta Azkoitiko ordezkariekin batera Iraurgi Berritzenen baitan eta Enpresa Guneako ordezkariekin elkarlanean ari da. Egoeraren diagnostikotik abitatuta, aukerak aztertu eta neurri eta ekintzak abian jartzea da helburua.

Bide horretan, orain artean hartutako erabakien eta abian jarritako ekintzen baitan abian jarritako diru laguntzen bitartekaritza zerbitzua eskaini zaie Industria arloko 43 enpresari. Enpresen proposamenei erantzunez enpresaren antolaketa eta kudeaketaren inguruan sortu diren egoera berriei aurre egiteko, lan bilera telematiko desberdinak antolatu dira. Helburua da enpresen artean, gai desberdinen inguruan informazioa eta esperientziak konpartitzea. Besteak beste, pertsonen kudeaketa neurriak; segurtasun eta prebentzioa; telelanaren kudeaketaren regulazioa eta taldeen kudeaketa eta deseskalada fasearen kudeaketa .

Ekainaren 18an eginiko azken bileran, enpresen egoeraren diagnostikoan atzemandako beharrei erantzuna emateko, abian dauden zerbitzuez gain, enpresa industrialei zuzendutako laguntza-ekintza berriak abian jartzea adostu zen. Hain zuzen, interesa duten enpresetan aditu ezberdinen partehartzea lagunduko da. Enpresen estrategia eta negozio ereduen berdefinizioa, finantza-ekonomikoa eta digitalizazioaren eremuan aurrerapenak egiteko arloak lagunduko dira, zehazki.

Egoeraren azterketa, gertutik
Udala Iraurgi Berritzen garapen agentziaren bidez. maiatzaren 18tik ekainaren 8a bitartean, industriaren egoera azterketa burutu da 163 enpresa industrialei luzatutako galdeketaren bidez.

Jasotako erantzunek eskualdeko enplegu indurtrialen %65a islatzen du, beraz industriak sortzen duen enpleguaren bi herena izanik, emaitza esanguratsuak dira.

Zerbitzu edo produkzioaren jardueran izandako eraginari buruz galdetuta, enpresen %87,3ak eskaerak gutxitu, eta %58,7ak ekoizpena gutxitu zaiela adierazi dute. Inbertsioak egokitu beharra izan dute enpresen %31,7ak. Salmentak gutxitu zaizkie enpresen %78aari. Jardueraren antolaketan hartzen ari diren neurrien inguruan, berriz, telelana aplikatzen ari dira maila desberdinetan enpresen %79,4a; lan txandak berrantolatu dituzte %57ak; eta aparteko kontziliazio neurriak enpresen %46ak hartu dituzte. Enpresen %32ak berriz, ezaugarri ezberdinetako ABEEE-ak aplikatu dituzte.

Etorkizunera begira galdetuta, enpresen %47ak eragin izatea espero du. Enpresen erantzunen arabera, eskaerak gutxitzea (%84,1); ekoizpena gutxitzea (%65,1); inbertsioak egokitu beharra (%49,2) eta diruzaintzako tentsioak (%54) aurreikusten dituzte.

Egoera hau bukatzen denean hartzeko asmoa duten neurrien artean aipatu dituzte besteak beste, epe luzeko estrategia berdefinitzea (%49,2); enpresa jarduera dibersifikatzea (%50); digitalizazioan aurreratzea (%43) eta telelana bultzatzea (%20).

 

Alarma egoeraren eragina, datutan
Langabeziari dagokionez, igoeraren joera nabarmentzen hasi da. Maiatzean, eskualdeko langabezia indizea %9,8koa izan da; %8,1 gizonezkoetan eta %11,9 emakumezkoetan. Azken hiru hilabeteetan, otsaila eta maiatza bitartean, eskualdeko langabetu kopurua 277 pertsonetan hazi da; guztira 1.544 herritar aurkitzen dira gaur egun egoera horretan.

Enplegu deusezpenari dagokionez, afiliatu kopuruaren bilakaeran 2019 urtearekin alderatuta %1,7 jeitsi da. Azken hiru hilabeteetan eman den jaitsiera, batez ere, eraikuntzan eta zerbitzuetan eman da;merkataritza eta ostalaritza kasu.

Azken hilabeteetan eskualdean zenbatu diren Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Expedienteei (ABEEE) dagokionez, 389 Aldi Baterako Enplegu Erregulazio (ABEE) eskaera egin dira, Zerbitzuetakoak dira %77,9a eta enpresa industrialenak dira %22,7a. ABEE horiekk, 2.478 langilengan eragiten dute. Martxoaren16tik maiatzaren 18a bitartean egin dira eta erregistratu diren expedienteen %82,8a jardueraren etenera bideratu dira.