wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Aniztasun funtzionala duten ikasleek ere kirola egiteko eskubidea eta beharra bermatua izan dezaten, azken hilabeteotan elkarlanean ari dira Azpeitiko Udalarekin batera beste hainbat erakunde eta elkarte. Lanketa horren baitan, aniztasun funtzionala duten 6 eta 21 urte bitarteko azpeitiarrei eta beren familiei zuzenduriko topaketa egingo da maiatzaren 14an, 17:30ean hasita igerilekuan. Saioan parte hartzea garrantzitsutzat jotzen du udalak, datorren ikasturtetik gutxieneko kirol egokitua eskaintzeko bidean. 

Urola erdian bizi diren eskola adineko ikasleen %6ak aniztasun funtzional ziurtatu bat du. Prestatuta al gaude ikasle horien jarduera fisiko eta kirol bizitza sustatzeko? Gure egiturak prestatuta al ditugu kirol inklusibo eta egokitua egiteko?


Orain arteko erantzuna ez da. Baina, hurrengo 2021-2022 ikasturteari begira, erantzuna baiezkoa izatekoelkarlanean ari dira hainbat erakunde eta elkarte. Azpeitiko Udala eta Azkoitikoa, Marea Urdna, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioa, besteak beste.


Lan kolaboratibo dinamika bat abiarazi da, datorren 2021-22 ikasturtean, eskualdean, gutxieneko kirol egokitu eskaintza bat osatu ahal izateko.
Bide horretan, eta Azpeitiko errealitatea ahalik eta eraginkorren ezagutzeko asmoz, 6-21 urte bitarteko aniztasun funtzionala duten ikasleen familiei zuzenduta, herrian topaketa egingo da. Horrekin, egungo beharrak ezagutu nahi dira, datorren ikasturtean sortu beharreko eskaintzak ahalik eta egokitu eta zehatzenak izan daitezen:

AZPEITIKO HITZORDUA


• EGUNA: maiatzaren 14an (ostirala).
• TOKIA/ORDUA: Igerilekuko azken solairuan ( 17:30 – 19:00).


Topaketa horren dinamizazioa Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak gauzatuko du. Bertan, gauza bi egingo dira: Batetik, familiekin elkartu haien premiak entzun eta jasotzeko. Eta bestetik, ume eta gazte horien gaitasun eta trebeziak ezagutzeko jolas dinamika batzuk garatuko dira.


COVID-19 neurriak betetzeko, eta bereziki, topaketen barne antolaketarako ezinbesteko izango da izen ematea. Izen emateko edo topaketaren inguruko informazio gehiago nahi duenak Kirol Egokituen Federazioarekin jarri beharko du harremanetan.

Telefonoa: 943.462.514 (09:00etatik 14:00etara, astelehenettik ostiralera) 

Posta elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.