wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Gasteizko Legebiltzarrean izapidetze fasean dagoen lngurumen Administrazioaren Lege Proiektuari Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako zuzenketa batean IPGParen figura sortzea dago jasota; hala, tokiko arauen eta administrazioen gainetik jarriko lituzke Jaurlaritzaren irizpideak eta asmoak, hainbat proiektu interes publiko goreneko izendatze soilarekin.EH Bilduk figura hori sortzearen aurkako mozioa aurkeztu zuen, eta bere botoekin onartu zen; EAJ-tak aurka bozkatu zuen. 

Gaur egun, lngurumen Administrazioaren Lege Proiektua izapidetzen ari da Eusko Legebiltzarrean, eta zuzenketak aurkeztu ondoren, Legebiltzarreko prozeduraren fase aurreratuan dago, epe laburrean onartu dadin.
Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako lege-proiektuari aurkeztutako zuzenketetariko baten xedea EuskaIAutonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 3ko 4/L99O Legea aldatu eta figura berri bat arautzea da, hau da, PIPS edo lnteres Publiko Goreneko Proiektuen figura sortzea.

Aldaketa horren bidez, Eusko Jaurlaritzari ahalmena ematen zaio ustezko ingurumenhobekuntza izan dezakeen edozein azpiegitura lnteres Publiko Goreneko Proiektu izendatzeko, baldin eta sustapen publikoa badago, hala nola, energia berriztagarriak sortzeko proiektuak, zabortegiak, araztegiak, erauzketa-proiektuak, etab. Gainera, ez zaie aterik ixten beste proiektu mota batzuei, hala nola ekipamendu handiei edo
bestelakoei, baldin eta ingurumenaren aldetik nolabaiteko justifikazioa badute (eremu degradatu batean planteatutako ia edozein proiektu, esaterako, antzinako hondakindegi batean golf-zelai bat...).

IPGP izendapen horrek lurralde-antolamenduko eta hirigintza-plangintzako tresna guztiak azpiegitura berrira egokitu beharra ekarriko du, hau da, lPGPak, herritarren parte-hartzearekin eginiko udalen Hiri Antolamenduko Plan Orokorrei inposatu egingo zaizkite, balizko interes orokorreko proiektu horiek toki-eremuko administrazio publikoen irizpidearen aurkakoak izan arren; zentzu horretan lPGPak HAPOa baliogabetu egingo du. Are gehiago, Lurralde Antolamenduaren Legearen aldaketa honek toki-erakundeen prebentzio-kontrolerako ahala ere baliogabetzen du. "lPGP" figura, beraz, lurralde- eta hirigintza-plangintzaren inguruan ezarritako adostasunaren aurkako eraso bat da. Toki-eremuko autonomia eta demokrazia nabarmen urratzea, udalari ez baitzaio aukerarik ematen bere lurraldearen barruan desegokitzat jotzen dituen erabilerak mugatzeko. Kezka handiz ikusten dugu lngurumen Administrazioaren Legea laster baldintza horietan onartu ahal izatea. Hori dela eta, Azpeitiko Euskal Herria Bildu Udal Taldeak honako mozio hau aurkeztu du Osoko Bilkuran eztabaidatu eta onartzeko. 


1. Azpeitiko Udalaren Osoko Bilkurak adierazten du Lurralde Antolamenduari buruzko Legeak lnteres Publiko Goreneko Proiektuen figura jasotzearen aurka dagoela, eta baita ere, gure udalen toki-áutonomiarentzat kaltegarria den eta gure tokidemokrazia urratzen duen beste edozein tresnaren aurka dagoela.

2. Azpeitiko Udaleko Osoko Bilkurak EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteari eskatzen dio, udalen udal-interesa defendatzeko, jendaurrean adieraz dezala aurka dagoela eta dagozkion kudeaketa guztiak egin ditzala Lurralde Antolamenduari buruzko Legea aurreko puntuan deskribatutako moduan alda ez dadin.

3. Azpeitiko Udalaren Osoko Bilkurak mozio honen edukia EuskoLegebiltzarrera eta EUDEL Euskal Udalen Elkartera bidaltzea erabaki du