wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

EAJren udal taldeak migraziorako itun sozialari buruzko Jaso nahiko genukeena eskaintzea izeneko mozioa aurkeztu zuen, abenduaren 2ko ohiko plenoan, eta aho batez onartu zen. Alde bozkatu arren, Nagore Alkorta alkateak zehaztapen bat egin nahi izan zuen eta "asmoak konpromiso bihurtzeko eta ituna garatzeko baliabideak" eskatu zizkion Eusko Jaurlaritzari.

Migrazioa ez da egoeraren araberako fenomenoa, baizik eta munduan, Europan eta Euskadin gertatzen den egiturazko egoera bat. Erantzun egokia eskaintzea obligazioa da barnezuzenbidean eta Europako zuzenbidean, eta nazioarteko zuzenbide humanitarioan zein giza eskubideen zuzenbidean. Dimentsio arauemailea dauka. Etorkinek, asiloeskatzaileek, Bidaiderik Gabeko Adingabeek eta Gazte Atzerritarrek (BGAA/BGGA), iragaitzazko migratzaileek edo zaurgarritasun-egoeran daudenek eskubideak eta betebeharrak dituzte, eta eskubide eta betebehar horiek bermatu egin behar dira. Etika demokratikoko dimentsioa ere badu; izan ere, definitu egiten du gizarteak elkartasunerako eta zibilizaziorako daukan gaitasuna. Babesgabetasun-egoeran dauden pertsonekiko erreakzio indibidual eta kolektiboak jartzen dira jokoan. Edo bakoitzak ahal duena egiten du, edo ondare komuna partekatzeko aukera sustatzen da.

Etika unibertsalaren funtsezko premisetako bat da besteei ez egitea besteek geuri egiterik nahi ez duguna. Migrazioari dagokionez, jaso beharko genukeena eskaintzea da printzipio etiko nagusia, baldin eta gu ere antzeko egoera batean suertatuko bagina.

Dimentsio arauemaileaz eta etikoaz gain, migrazioen erronkari eman beharreko erantzunak aurrerabidearen alderdia ere jasotzen du, herrialderik aberatsenak migrazio fluxuak eta kultura aniztasuna modu egokian integratzen jakin izan dutenak dira, horrek lasaitasun demografiko erlatiboa ematen du.

Hala ere, migratzaileak mehatxu gisa aurkezten dituzten diskurtso indartsuak mundu osoan ari dira ugaritzen. Faltsutasunez, arrazismoz eta populismoz zamatutako aurreiritziek errendimendu alderdikoia lortu nahi dute, beldurraren bitartez. Horren ondorioetako bat da Europako eredu eta balioak zalantzan jartzen direla, ustekabean. Sintoma kezkagarriak agertzen dira: kanpoko zein barruko mugak modu faktikoan berrezartzen dira; errefuxiatuen eta etorkinen giza eskubideen aitorpenak atzera egiten du; gorroto diskurtsoak; adierazpen politiko-instituzional argiko xenofobia agertzen da; eta ezin da migrazio-politika erkiderik eraiki.

Orain arte, Euskadik modu bateratu eta solidarioan erantzun izan die migrazioaren erronkak dituen agerpenei. Alabaina, populismo xenofoboaren mehatxua hortxe dago, eta bere burua egituratzeko eta demagogiaren bitartez barreiatzeko asmoa dauka. Migraziorako Euskal Itun Sozialerako proposamen hau oztopoen eta aukeren testuinguru horretan dago kokatuta.

Bere helburuek proiekzio etiko, prebentibo eta proaktiboa dute. Itun honen helburu etikoa erantzun solidario eta erantzulea sendotzea da, migratzaileen beharrizanei dagokienez. Helburu prebentiboa, berriz, zeharkako batasun sozial eta politikoa eratzea da, xenofobiaren aitzakiapean sortutako populismoen asmoak ezerezean uzteko. Eta helburu pragmatikoa da migrazioaren erronkari gure gizartearen hazkunde- eta aurrerabide-prozesuaren parte gisa heltzea.

JASO NAHIKO GENUKEENA ESKAINTZEA ABIAPUNTUAK
Migraziorako Euskal Itun Sozial hau sinatzen dugun pertsona, entitate eta erakundeek ondorengo abiapuntu hauek partekatzen ditugu:
A. Premisa politikoa: pluraltasuna. Dibertsitatea gure historiaren eta nortasun kolektiboaren funtsezko zatia da. Beste kultura eta jatorri anitzetako pertsonez osatutako euskal gizartea defendatzen dugu, kulturarteko pluraltasunaren balioekin konprometitutakoa eta herritartasun inklusiboa eraikitzen lagunduko duena.
B. Premisa etikoa: elkartasuna. Migrazioaren erronka berriak interpelazio etikoak dira, eta horrek elkartasuna, diskriminazio eza eta etorkinen zein bertokoen eskubide eta obligazioak parekatu beharra eskatzen du, eta halaxe onartzen dugu, konpromiso partekatu gisa.
C. Premisa pragmatikoa: beharrizana. Euskal gizarteak, familien babeserako politikez gain, immigrazioa behar du, lanaren eta demografiaren inguruko beharrizanei erantzun ahal izateko. Euskadiren ondorengo hamarkadetako hazkundeari dagokionez, immigrazioa onerako izango da, eta guk aukera gisa helduko diogu gai horri.

ZEHARKAKO AUKERAK
Itun hau sinatzen dugunok geure egiten ditugu, gure gaitasun eta eskumenen neurrian, zeharkako aukera hauek:
I. Bizikidetza. Harrera eta integrazioa babesten ditugu, bai eta elkartasunaren, aniztasunaren eta bizikidetzaren diskurtsoa ere. Arbuiatu egiten ditugu beste kultura edo jatorrietako pertsonen aurkako aurreiritzietan eta estereotipoetan oinarritutako diskurtso estigmatizatzaileak.
II. Giza Eskubideak.Oinarrizko eskubideen titulartasuna ahalik eta gehien zabaltzea sustatzen dugu, nazionalitatea edozein dela ere, tratu eta aukera berdintasunaren printzipioan oinarrituta, eta diskriminazio mota ororen aurrean
III. Zehakakotasuna. Euskal administrazioen sektore-politiketan (enplegua, kultura, etxebi. zitza, gizarte zerbitzuak, segurtasuna,...) migrazioak dakarren kultura-aniztasunaren begirada txertatzea IV. Kohesioa. Irmotasunez babesten dugu hezkuntzaren, osasunaren edota oinarrizko prestazio sozialen unibertsaltasuna, bai eta enplegurako eta etxebizitzarako trebakuntza eta integrazioa jasotzeko ildoak mantentzea ere, eskubideen eta betebeharren berdintasun-esparruan.
V.Hezkuntza. Heziketa-espazio inklusiboen eraketa sustatzen dugu, integraziorako eta bizikidetzarako balio estrategiko gisa. Errealitate desberdinak partekatzea, ezagutzea eta estimatzea pedagogia erabakigarria da gure ikasleen gizarteratze-prozesuan.
VI. Tokiko esparrua. Tokiko esparruaren garrantzia nabarmentzen dugu, eguneroko integrazio efektiborako agertoki estrategiko gisa. Bizikidetza hobetzeko eta kohesio soziala areagotzeko lanean, udal ekintzak lehentasunezko balioa dauka, eta jardun hori babestu eta sustatu beharra dago. VII. Berdintasuna.Genero-berdintasunarekiko konpromisoa partekatzen dugu, gure bizikidetza eraikitzeko oinarrizko eta funtsezko printzipioa den aldetik; era berean, maila unibertsalean hedatzeko duen bokazioa ere partekatzen dugu, kultura eta erlijio guztiak kontuan hartuta. Konpromiso hori migrazio-politiketan eta gizarte babeseko politiketan genero ikuspegia modu eraginkorrean sartzean gauzatzen da.
VIII. Hizkuntzak. Gizarte hartzaileko hizkuntzak ikastearen alde egiten dugu, migratzaileen integraziorako eta egokitzapenerako funtsezko faktore gisa. Beharrezkotzat jotzen dugu elkarte-ehunaren zeregina indartzea, elkarrizketa eta lankidetza iraunkorreko mekanismoak ezarriz, migratzaileen erakundeek harreran eta integrazioan duten zeregina sustatuz. Beraz, horretarako behar diren bitartekoak ahalbidetu behar dira.
IX. Lankidetza. Maila instituzional eta sozialen arteko lankidetzaren lehentasuna sustatzen dugu. Beharrezkotzat jotzen dugu elkarte-ehunaren zeregina indartzea, elkarrizketa eta lankidetza iraunkorreko mekanismoak ezarriz, migratzaileen erakundeek harreran eta integrazioan duten zeregina sustatuz. Arlo honetan, beste ezein arlotan baino beharrezkoagoa da lankidetza. Elkartzen gaituena bateratzea, bereizten gaituenari aurre eginez.

KONPROMISO ZEHATZAK
Aurreko guztiaz gain, erabateko babesa ematen diogu konpromiso zehatz hauen garapenari, dagozkien eskumen-esparruetan:
1. Erantzunkidetasuna. Beste eragile batzuekin lankidetzan aritzea, EB osoan erantzunkidetasunaren printzipioa sustatzeko. Horretarako, lankidetza leialean aritu behar da estatuko eta Europako erakundeekin, eta eskatzen eta eskaintzen den konpromisoa islatzen duten proposamenak garatu behar dira.
2. Irmotasuna. Batasun sozial eta politikoari eustea; modu horretan, mezu xenofoboak erabiliz abantaila politiko edo elektorala lortu nahi den guztietan, gehiengo demokratikoaren pisua nabarmenduko da.
3. Immigrazio erregularizatua. Immigrazio erregularizatuaren aukerak areagotuko dituzten ildoak sustatzea, kontuan hartuta jatorrizko herrialdeetako errealitateak, migratzaileen migrazio-proiektuak, eta erronka demografikoak Europan planteatzen dituen beharrizanak.
4. Asilo-eskatzaileak eta errefuxiatuak. Nazioarteko babes-eskatzaileen eta errefuxiatuen harrera eta integrazioa modu kuantitatiboan zein kualitatiboan hobetzeko ekintzak garatzea, Europan, estatuan eta Euskadin.
5. Zaurgarritasun-egoeran dauden migratzaileak. Behar diren baliabideak eskaintzea zaurgarritasun-egoeran dauden migratzaileei erantzun humanitario egokia emateko, arreta berezia jarriz emakumeengan, adingabeengan eta giza eskubideen urraketen biktimengan.
6. Erregularizatu gabeko egoeran dauden migratzaileak. Behar diren baliabideak artikulatzea, iristen diren iragaitzazko migratzaileei edo erregularizatutako dokumentaziorik gabekoei erantzun solidario eta humanitarioa eskaintzeko, modu horretan autonomia-prozesuen alde egiteko.
7. Bidaiderik Gabeko Adingabe Atzerritarrak (BGAA) eta Bidaiderik Gabeko Gazte Atzerritarrak (BGGA). Behar diren baliabideak edukitzea, legezko betebeharrei, adingabearen interes gorenaren printzipioaren betearazpenari eta gazteak gizarteratzeko eta laneratzeko proiektuari erantzun partekatu, bidezko eta egokia eskaintzeko.
8. Esku-hartze humanitarioa. Gure gaitasun instituzionalen neurrian, dei humanitarioei erantzutea, bai erakundeek egindakoei, bai bertatik bertara (Mediterraneo itsasoan, jatorrizko herrialdeetan edo iragaitzan) aritzen diren nazioarteko zein tokiko GKE-ek egindakoei.
9. Prebentziozko esku-hartzea. Lankidetza-proiektuak babestea edo garatzea, migratzaileen jatorrizko herrialdeetako pobreziaren, bidegabekeriaren eta desberdintasunen zergatiak eraldatzeko, eta herrialde horietako giza kapitala eta indarguneak sendotzeko.
10. Bizikidetzaren kultura. Bizikidetzaren kultura partekatzea, elkartasunean, erantzunkidetasunean eta pluraltasunaren, giza eskubideen eta berdintasunaren defentsan oinarrituta, eta edozein arrazismo edota bazterketa arbuiatuta.