wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Urtarrilaren 16an, igandea, 11:00etatik 12:00etara, Ekoetxean, 6 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat doako familia ekintza egingo da. Haurrek tailer dibertigarri batekin gozatuko dute, espazioarekin, eguzki-sistemarekin, izarrekin eta bidaia-espazialekin lotutako kontzeptuak modu oso praktiko eta dibertigarrian ulertzeko. Gainera, konstelazioak ezagutuko dituzte eta konstelazio propioa egiteko aukera izango dute, ondoren etxera eramateko.

Ekintzan parte hartu nahi dutenek, urtarrilaren 14a baino lehen eman beharko dute izena 943-81 24 48 telefonora deituta.