wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Abenduan onartu nahi ditu 2023. urterako aurrekontuak udalak. Hori dela eta, urtero gisa, herritarren parte hartzea eta ekarpen zein iritziak jasotzeko bideak eta tresnak jarriko ditu. Hasteko, eta lehen fase batean, auzoetako bilerak egingo ditu. Aurrerago, herritar orok ekarpenak egiteko aukera jarriko du. 

2023ko aurrekontuak osatzerako garaian garrantzitsuetan garrantzitsua izango da herritarren beharrak eta nahiak identifikatzea. Izan ere, bizi mailaren, energiaren zein materialen garestitzeak aurrekontuak baldintzatuko dituzte. Horren jakitun, zenbat eta hobeto ezagutu herritarren beharrak orduan eta aurrekontu egokiagoak osatuko ditu udalak.

Auzoetako bilerak egingo dira lehen fasean. Datorren astean, urriaren 3an, Lasaoko auzo lokalean elkartuko dira udal ordezkariak auzotarrekin; urriaren 6an, Aratz-errekako tabernan, urriarriaren 10ean, Urrestillako auzo lokalean; urriaren 13an, Elosiagako auzotarrekin bilduko dira Añotan eta urriaren 17an, Nuarbeko Sokatira museoan izango dira. Bilera guztiak 19:00etan izango dira.

Bigarren fasean, urriaren erditik aurrera, azpeitiar orok izango du ekarpenak egiteko aukera. Horretarako azken urteotan bezala, herriko txoko desberdinetan postontziak jarriko dira ekarpenak jasotzeko, eta online ekarpenak eta iritziak jasotzeko aukera ere jarriko da. Horren inguruko informazio zehatzagoa aurrerago eskainiko du udalak.