wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Azpeitiko Udalak Baigera Elkartearekin duen elkarlanaren baitan, hainbat ekimen eta ikerketa egin ditu adinekoen bizi-kalitatea oinarri hartuta. Azken urteetan, hain zuzen, 65 urtetik gorako azpeitiarren bizi-kalitatea, baldintzak, bizi-ohiturak eta beharrak zeintzuk ziren jakiteko ikerketak egin zituen. Orain, 65 urtetik 80 urte artean dituzten eta bakarrik bizi diren eta gizarte zerbitzuetako erabiltzaile ez diren adinekoen artean egingo da ikerketa, Pandemiaren eraginak aztertu eta horiek murrizteko neurriak hartu eta baliabideak eskaintzeko. Denera 350 pertsona ingururengana joko du udalak ikerketa egiteko helburuz. 

Azpeitiko Udalak urteak daramatza biztanleriaren zahartzeak ekarriko dituen erronkei aurre egin asmoz lanketa desberdinak egiten. 65 urtetik gorako azpeitiarren bizi klaitatea zein den ezagutu eta hori hobetzea helburu hartuta, ikerketa desberdinak egin izan ditu adin tarteka. Ibilbide guzti horretan, Baigera jubilatu eta erretiratuen elkartea izan du bidelagun. Kezka partekaturik, errealitatea ezagutu eta horren baitan neurriak, baliabideak eta baldintzak hobetzeko pausoak eman dituzte. Azken ikerketa pandemia hastearekin bat bukatu zuten. 2020tik bizi dugun pandemia egoeran herritar orori eragin dio, eta bakarrik bizi diren adinekoen zaurgarritasuna aintzat hartuta, 65 urtetik 80 urte artean dituzten, bakarrik bizi diren eta gizarte zerbitzuetako erabiltzaile ez diren adinekoen artean egingo da ikerketa berri bat. Gaur aurkeztu dute prentsaurrean azterlan berria Leire Goenaga Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak, Patxi Altzibar eta Maite Garmendia Baigerako kideek eta Garazi Etxaniz, ikerketa egingo duen gizarte langileak. 

Udalarentzat lehentasunezkoa da "herritarren babes soziala", eta adinekoei "arreta berezia eskaintzen" ari direla azpimarratu du Geoenagak. Udalak egindako ikerketetako datuen arabera, 2035 bitartean %7 haziko da Azpeitiko populazioa ikerketen arabera, adinekoen kopurua, berriz, %20 haziko da. Beraz, 2031. urtean azpeitiarren ia laurdenak 65 urtetik gora izango ditu; 3.900 adineko baino gehiago izango dira, aurreikuspenen arabera. Mendekotasunari dagokionez, berriz, 2035. urtean ia 500 pertsona izango dira 80 urtetik gorako mendekoak; %38ko hazkundea emango da mendekotasun pertsonetan. Datu horietan ikus daiteke mendekotasuna duten pertsonak gero eta adin altuagokoak izaten direla, hau da menpekotasun egoerak atzeratzen doazela. Eta horrek mendekotasunaren prebentzioan lan egitea dakar: "Prebentzioan inbertitzen dugun guztiak eragina zuzena du adinekoen bizi kalitatean, eta mendekotasun egoerak atzeratzen ditu", gaineratu du. 

Pandemiak adinekoen egoeran eragin zuzena izan du: "Herritar guztioi eragin digu pandemiak, eta adinekoei zer esanik ez. Ikerketa honekin batez ere, adinekoen artean eginak ditugun ikerketa horien eguneraketa moduko bat egin nahi dugu eta zaurgarrienak izan daitezkeen kolektibotik hasiko gara, bakarrik bizi direnengandik Eta horri erentzun asmoz ikerketa berri bat egingo dugu. Oraingoan, batez ere, bakarrik bizi diren adinekoengana joko dugu duten bizi kalitatearen berri jasotzeko. Ulertzen dugu bakarrik bizi diren herritar horiek izan daitezkeela zaurgarrienak eta babes gutxiena dutenak, eta oraingoan horien egoeraren berri jaso nahi dugu" azaldu du du. Zehazki, 65 urtetik 80 urte artean dituzten, bakarrik bizi diren eta gizarte zerbitzuetako erabiltzaile ez diren adinekoen artean egingo da ikerketa; guztira 350 azpeitiarrengana joko dute galdetegia egiteko. 

Altzibarrek elkarlanaren balorio positiboa egin du: "Urteetako elkarlana dugu, behar batetik abiatuta hasi ginen lanean. Pertsona zaurgarrien egoerak aztertu eta hobetzeko helburuz hasi ginen lanean. Hasieran ez zen erraza izan, gaur egun, oraindik erakundeetatik etxeraino galdeketa egitera joatea ez da ohikoa. Esango nuke Azpeitian egiten den bezala oso leku gutxitan egiten dela", azaldu du. Aurrerapausoak eman direla azaldu du eta ikerketek beren emaitza izan dutela azpimarratu du: "Gaur da eguna azpeitiar adineko askok laguntzak jasotzen dituztena". 

Datorren astean hasiko dira ikerketa egiten eta  Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Garazi Etxaniz gizarte-langilea jarriko da bakarrik bizi diren adinekoekin harremanetan, elkarrizketa labur bat egiteko. Adineko azpeitiarren beharrei erantzungo dieten programak diseinatu eta abian jartzeko garrantzitsua da galdetegia ahalik eta adineko gehienek erantzutea. Beraz, hemendik herritarrak animatu nahi ditugu galdetegia erantzutera.