Udal Euskaltegiak ikasturte berria hastearekin bat, urtean zehar, ekintzak antolatzeko erronka hartu du. Helburu horri helduz, Euskararen Eguna aintzat hartuz, hainbat ekintza antolatu dituzte Euskaraldiaren baitan. Aste honetan, adibidez, Xabier Zabala musikari eta konpositorea, eta Euskaraldiko kantuaren sortzailea, izan da musikaz eta sormenaz hitz egiten Etorkizun proiektuan parte hartzen duten haur eta gaztetxoekin. Datorren astean, berriz, astelehenean, azaroaren 28an, 18:30ean Ibon Gaztaiñazpi esataria izango da Euskaltegian. Elkarrizketa formatua izango du eta herritar orori irekia izango da. Horretaz gain, euskaltegiko maila baxuenetako ikasleek euskal dantzak ezagutu eta ikasteko aukera ere izango dute astean zehar.