wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Gero eta gutxiago falta da Karnabaletarako eta larunbatean izango da Kaldereroen kalejira Azpeitian. 19:00etan hasiko da emanaldia eta Alde Zaharrean ibiliko dira zartaginak astindu eta kaldereroen martxa joaz konpartsak.
Artzubian elkartuko dira guztiak eta handik San Martin Egoitza aurrean jo ostean, Goiko Kaletik plaza zeharkatu eta Enparan Kalea, ErdiKalea,Elizkale eta Donejakue kalea pasatu ostean, Plazan emango zaio bukaera emanaldiari. Ibilbide osoan, bi kantu jo eta abestuko dituzte: Trapu zaharrak eta Kalderero martxak. Urtez urte gero eta jende gehiago biltzen duen ekimena izanik, udalak herritarrak parte hartzera animatu nahi ditu. 

Eguna borobiltzeko, 22:30ean, Ukabil eya MConak taldeen doako kontzertua izango da Sanagustin kulturgunean.