Zer da orientazio kirola ?
Orientazio jarduerak, mapa zehatz batean adierazitako aisialdirako edo natur ingurunetan egiten dira, eta partehartzaileek bilatu behar dituzten tokietan baliza batzuk kokatzen dira. Mapa baten irakurketa eta iparrorratzaren laguntzaz, ingurune fisikoan zehar norbere kokapena ezagutuz eta toki batzuk bilatuz, desplazamendu bat egitean datza. Orientazio jarduerek izaera ezberdina izan dezakete lortu nahi den helburuen arabera: Izaera jolasgarria, ikastekoa, erabilgarria, osasungarria edo lehiakorra. Baina era batera edo bestera, orientazio jardueren berezitasun nabariena naturarenganako eskeintzen duen harreman estua eta parte hartzaileen alor fisiko eta mentalaren uztarketa dira. Non nago, Nora noa, Nondik joan eta Nola egin dira parte hartzaileari sortzen zaizkion galderak eta eman behar dizkion erantzunak.