wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

39 urte bete ziren atzo Pasaiako badiako gertaeretatik eta familiak duela hiru urte egindako txosten baten berri jaso du. Azken gertaeren aurrean, Azpeitiko Udalak bere babesa azaldu nahi die senideei eta hildakoak oroitzeko egingo diren datozen hitzorduetan parte hartuko du udal gobernuak.

Atzo, martxoak 22, 39 urte bete ziren Pasaiako badian Dionisio Aizpuru eta Pedro Mari Isart azpeitiarrak eta Rafael Delas eta Jose Maria Isidro Izura iruindarrak hil zituztela. Eta egun seinalatu horretan, familiek Eusko Jaurlaritzaren eskariz, duela hiru urte Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Unesco giza eskubideen eta botere publikoen katedrak eginiko ikerketa baten berri eman dute.

Egin zenetik hiru urtera ezagutu den txostenak kasuaren inguruko zenbait datu eta argibide garrantzitsu biltzen ditu bai familiarentzat eta baita udalarentzat ere. Horregatik, data seinalatu hauetan, eta senideek Eusko Jaurlaritzaren aldetik jaso duten tratuaren aurrean, babesa adierazi nahi die udalak.

Azpeitiko Udala hasieratik pertsonatu zen akusazio partikular gisa kasuan, herri interesekoa delakoan kasua argitzea. Bide horretan, Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Unesco giza eskubideen eta botere publikoen katedrak eginiko ikerketarik ez diola bidali adierazi nahi du. Beste giza eskubide urraketa guztietan bezala, Pasaian hil zituztenen kasuan ere gertaturikoaren inguruan egia jakitea aldarrikatzen du. Ondoren justizia eta erreparazio bideak egiteko.

Horregatik, Udal Gobernua gertatua oroitzeko larunbateko ekitaldian eta asteartean, Pasaian zeuden 7 polizien identifikazio saioaren baitan egingo den elkarretaratzean familiaren ondoan izango da, eta herritarrak ere bertan parte hartzera gobidatzen ditu.