wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Saltokien kudeaketan eta lehiakortasunaren inguruko aholkularitza eta formazio saioak dira Saltokitik enpresara egitasmoaren baitan. Batez ere, merkataritza jarduera duten establezimenduei zuzendurik dago eta parte hartzeko izena apirilaren 17rako eman behar da


Zer da Saltokitik Enpresara?
Merkataritza jarduera duten establezimenduei bereziki zuzenduriko aholkularitza aditua eskaintzen duen programa da.

Baina zertan oinarritzen da programa? Saltokiaren kudeaketan eta lehiakortasunean hobekuntzak sartzeko aholkularitza aditua, aplikazio errealekin.

Zer lantzen da bertan? Establezimenduaren argazkia bezeroekiko, lehiakideekiko, merkatua, kudeaketa tresnak (kudeaketa ekonomikoa, erosketak), planifikazioa.
Nola landuko da? 7 saio indibidual establezimendu bakoitzean eta taldekako 3 lan saio. Saioak merkatarien ordutegira egokituak izango dira.

Parte hartzeko interesa izanez gero edo informazio gehiago jaso nahi badezu, jarri harremanetan zure elkartearekin edo ez bazara kide, jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin.

Kontaktuko pertsonak:
Herrixen, Azkoitiko merkatari
elkartea - Sara Rodriguez 608313024,
Bertan, Azpeitiko merkatari elkartea- Xabier Aldalur 688823944,
Iraurgi Berritzen, eskualdeko garapen agentzia - Alazne Larrañaga 688718777.
Izena emateko epemuga: Apirilak 17

Programa Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailak %100 finantzatuta dago.