Sistiaga errekan hondoratutako magala egonkortu eta errepidea konpontzeko obrak bukatu berri ditu Udalak eta dagoeneko irekita oinezko zein ibilgailuentzat.
Luizia izan zen eremu horretan eta errepidea hondoratu egin zen, eta egoera konplikatuan gelditu zen. Maldaren egoera ezegonkorrak, azterketa sakonak eta alternatiba desberdinak aztertu ondoren egin ditu obrak udalak.ç