wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Pasaden asteburuan Sanjuandegiko festekin hasiera eman zitzaien udako jaiei, eta ohikoa den gisan, jai giroan emakumeen aurkako indarkeria matxista egoera ezberdinak eman dira. Hori dela eta, Azpeitiko Udalak jaietan eman diren eraso sexista ezberdinen aurrean gaitzespenik irmoena azaldu nahi du.

Azpeitiko Udalak jazarpenaren berri izan eta informazioa baloratu eta egiaztatu ostean, erasotuei eman beharreko arreta eta laguntza eskaini die, horretarako dituen baliabideak aktibatuz.


Udalak ozen adierazi nahi du herri honek ez duela inolako indarkeria matxistarik onartzen, eta azpimarratu nahi du espazio publikoa eta herriko jai-guneak espazio seguru, gozagarri eta askeak izan behar dutela. Indarkeria sexistak modu eta forma anitz ditu eta arazo estrukturala da, horregatik, herriko esparru eta gune ezberdinetan lanean jarraitu behar dugu indarkeria zantzurik txikiena errotik desagerrarazi arte.


Azpeitiko Udalak lanean jarraituko du berdintasunaren oinarriak auzitan jartzen dituen arazo sozial larri honi irtenbidea bilatu beharra daukagulako denon artean. Eraso oro gaitzestea, indarkeriari aurre egiten dioten emakumeei babesa ematea, prebentzio eta sentsibilizazio lanean jarraitzea eta baliabideak bideratzea.


Horregatik, gogorarazi nahi dugu herritar ororen ardura dela indarkeria matxistari aurre egin eta konplize ez izatea.


Horrelako egoeraren bat jasaten baduzu edo norbait ezagutzen baduzu, honako udal baliabideetara jo dezakezuela gogorarazi nahi dugu:

• Gizarte Zerbitzuak: 943157192
• Udaltzaingoa: 092
• Parekidetasuna: 943157928
• Emakumeen Txokoa: 688751000
• Azpeitiko Anbulategia: 943025400
• Larrialdiak: 112