wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Datorren ostiralean, ekainaren 9an, 29an eta 30ean Soreasu kulturgune ondoko plazatxoan izango dira kontzertuak; eguraldi txarra bada Dinamoaren sarreran, beheko solairuan egingo da. Hiru kontzertuetan pianoa, soka instrumentuak eta txistua izango dira entzungai eta 39 musikari gaztek hartuko dute parte

Iazko ekainean egin zen ‘Argiztatutako gauak’ lehen aldiz, eta arrakasta ikusita, aurten berriro elkartu dira Juan Antxieta Musika Eskola, Kulturaz eta udala gazteen kontzertuak antolatzeko.


Juan Antxieta musika eskolan musika ikasketetako ikasleak izango dira protagonista. Lehen kontzertua ostiralean, ekainak 9, 22:00etan hasita izango da. Pianoari eskainitako kontzertua izango da. Lehen kontzertu horretan parte hartuko dute Liher Berezibar, Yera Elorza, Sara eta Maier Badiola, Intza Ituarte, Itxaro Aldaburu, Ainhitze Txapartegi, Maialen eta Naia Olea, Intza Osinalde, Nahia Pineda eta Libe Egurzak.


Bigarren kontzertua ekainaren 29an, ostegunean, 21:30ean hasita soka emanaldia izango da. Bertan protagonista izango dira Erik eta Sara Jones, Laine Juaristi, Nikole Landa, Oier Sagardogi, Nora Gorrotxategi, Joane Larrea, Maier Raña, Julen Rezabal, Hurritz Querejeta, Maddi Unanue, Ashley Tapia, Iban Arruabarrena, Denis Arzallus eta Amaia Dorronsoro.


Hirugarrena Txistu kontzertua izango da eta ekainaren 30ean, ostiralean 22:00etan egingo da. Garazi Aldaburu, Nahia Campos, Laida Lizaso, Enaitz Zubizarreta, Jone Odriozola, Jon Azpeitia, Saioa eta Egoi Berezibar, Eider Gurrutxaga eta Janitz, Alain eta Maria Sorazuk hartuko dute parte bertan.


Kontzertuak Soreasuko plazatxoan izango dira, kandelen argiztapenekin; eguraldiak laguntzen ez badu Dinamoko beheko solairuan, sarreran, izango dira.

Kultura batzordearen proposamen batetik sortu zen iaz egitasmoa eta Eneritz Albizu batzordeburuak azaldu duenezn bi helburu nagusi ditu: “Alde batetik, gehiegi programatzen ez diren kontzertu motak eskaintzea herritarrei. Ilunabarrean, formatu berezi eta goxoan. Eta, beste aldetik, musika eskolari esker maila ona izatera heltzen dira herriko musikari gazteen talentua ezaguratarazi eta plazan jotzeko aukera eskaintzea”.