Dyak, Azpeitiko Udalaren laguntzaz, lehen sorospen ikastaroa antolatu du urrirako. Ikastaro teoriko-praktiko izango da eta lehen sorospenetako oinarriak barneratuko dituzte parte hartzaileek. Egunerokotasunean aurkitu daitezken arrisku egoerei aurre egiten ikasiko da – bihotz biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak-, eta larrialdi horien aurrean nola jokatu.
Ezagutza horiek ezinbestekoak eta oso erabilgarriak dira, saio teorikoak eta praktikoak tartekatuz garatuko da egitaraua.
Xehetasunak
Lekua: Basazabal Jauregia – 2. solairua (Enparan kalea 18- Azpeitia)
Datak eta ordutegia: urriaren 23tik 27ra, 18:00etatik 20:00etara
Hizkuntza: euskara
Prezioa: 60€. Ikastaroaren %90era baino gehiagoko asistentzia duten Azpeitian erroldatutako ikasle eta langabetuei matrikula itzuliko zaie.
Maila: Interesa duen edonorri zuzenduta. Ez da aurreko osasun ezagutzarik behar.
Talde mugatua.
Izen ematea: https://www.dyagipuzkoa.com/eu/event/llss_oin_azpeitia/