Egitasmoa behar bezala garatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da LGTBI+ kolektiboa osatzen duten herritarren bizipenak, iritziak eta errealitateak jasotzea. Horregatik, beren ekarpena egitera animatu nahi ditu udalak herritarrak. Parte ahal izateko, nahikoa izango da Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezu bat idaztea, edo 623307159 telefono zenbakira deitzea. Ekarpenak guztiz anonimoak izango dira.
Aurreiritziak zokoratu beharra
Azpeitiko Udalak herritar guztien askatasuna eta eskubide berdintasuna bermatu nahi ditu, eta, horretarako, inolako diskriminazio eta zapalketarik gabeko jendartea eraikitzeko lan egiten jarraitu behar du. Alde horretatik, funtsezkoa da sexu identitate, desiren orientazio eta genero rolei buruzko aurreiritziak eta estereotipoak zokoratu eta ezabatzea, egiazko berdintasuna lortzeko urrats sendoak emanez.
Egitasmo honen bitartez, alde batetik, LGTBI+ pertsona eta kolektiboen bizi baldintzak hobetzeko ekintzak diseinatu nahi dira, baina, horrez gain, beste beste helburu batzuk ere baditu udalak: herrian sentsibilizazioa eta lanketa egitea, berdintasun politiketan LGTBI+ gaia zeharkakotasunez lantzea, herriko LGTBI+ norbanakoei ahotsa, baliabideak eta interlokuzioa ematea eta bermatzea; eta udalarentzat egingarriak diren neurriak eskuragarri izan eta abian jartzea.