Musikariaren heriotzaren mendeurrena gogoratzeko, beste zenbait ekitaldi ere izan dira azken hilabeteotan: Sanjoanetan, plaka bat jarri zioten Urrestillan; abuztuaren 18an, Urrestillan bertan, Joanes Antxietari buruzko kontzertua izan zen, Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan; urriaren 27an, berriz, Antxietaren bizitza hobeto ezagutzeko aukera izan zen, Basazabal jauregian antolatutako mahai inguru bati esker.
Larunbatekoaren ostean, abenduaren 16an, Joanes Antxietaren sine nomine kontzertua izango da, 19:30ean, Soreasu Sebastian Donearen parrokian.